Joaquin Maya Ezenarro (Iruñea, 1838ko urtarrilaren 11 – Iruñea, 1926ko apirilaren 15a) nafar organo-jotzaile, musikagile eta musika irakaslea izan zen.

Joaquin Maya

Bizitza
JaiotzaIruñea1838ko urtarrilaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1926ko apirilaren 15a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakorganista, musikagilea eta irakaslea

Bizitza

aldatu

Joaquin Maya Iruñeko Kuria kalean jaio zen 1838ko urtarrilaren 11n. Antonio Maya aranztarraren eta Angela Ezenarro donostiarraren bost seme-alabetatik laugarrena izan zen. Haien etxean apopilo zegoen Antonio Astiz kapilauak garrantzi handia izan zuen umearen musika heziketan. 1844an, oso denbora tarte txikian, bi gurasoak hil ziren. Urte hartan Iruñeko katedraleko haur kantarien taldean sartu zen. Hamalau urte besterik ez zituelarik, San Joan Bataiatzaile parrokiako organo-jotzailea zen.[1]

1859an piano irakasten hasi zen Iruñeko Musika Akademian, eta solfeo eta harmonia geroago. 1865ean Iruñeko Orfeoiaren zuzendari izendatu zuten,[2] eta Santa Zezilia Kontzertu eta Elkar-Laguntza Elkartekoa 1879an.[3] Orkestra horrekin eman zituen kontzertuetan Julian Gaiarrek, Pablo Sarasatek, Juan María Gelbentzuk, Damaso Zabaltzak edota Joaquin Larreglak parte hartu zuten. 1881tik aurrera, musika irakatsi zuen Iruñeko Maisu-maistren Eskolan, eta Iruñeko Musika Akademiako zuzendaria izan zen 1893-1914 bitartean. 1919an, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako akademiko izendatua izan zen.[1][4]

Iruñean hil zen, 1926ko apirilaren 15ean. Haren izena darama 1986an sortu zen Iruñeko udal musika eskolak.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Martinez Soto, Pilar. Joaquin Maya Ecenarro. Antzina: revista de genealogía vasca e historia local, ISSN-e 1887-0554, 15. zenbakia, 2013, 42-76. orrialdeak, dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).
  2. Elizondo, Edurne. Ilusioa berreskuratzen. Euskaldunon Egunkaria, 1999ko maiatzak 2, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).
  3. Sociedad de Conciertos Santa Cecilia. amaen.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).
  4. Maya Ecenarro, Joaquin. Gran Enciclopedia de Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).

Kanpo estekak

aldatu