Izerdi
Izerdia gorputzari darion isurkari gazia eta usaintsua da, larruazalean tantak eratuz agertzen dena. Isurkari gazi kolorgea da izerdia, larruazaleko izerdi guruinek isurtzen dutena. Izerdiaren osagai nagusiak: gatzak (sodio kloruroa, batez ere), kolesterina, gantzak, azido oliotsuak eta albuminaren, urearen eta beste zenbait gairen zantzuak. Izerdiaren zeregin nagusia da gorputzaren beroa gutxiagotzea, izerdiaren osagai nagusia den ura lurruntzean hozten baita larruazala. Izerdiaren beste zeregin garrantzitsu bat da ura, gatzak eta bestelako katabolito batzuk (metabolismoaren hondakinak) gorputzetik kanporatzea.
Izerdi gehiegi botatzearen gaixotasunak hiperhidrosi du izena.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-11-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.