Muhammad Hosni Sayyid Mubarak (arabieraz: محمد حسنى سيد مبارك‎; Muḥammad Ḥusnī Sayyid Mubārak; Kafr-El Meselha, 1928ko maiatzaren 4a - Kairo, 2020ko otsailaren 25a) egiptoar politikari eta militarra izan zen, Egiptoko Arabiar Errepublikako presidentea 1981eko urriaren 14tik 2011ko otsailaren 11 arte. Egiptoko agintaldirik luzeeneko estatuburua izan zen, Mehmet Ali XIX. mendeko otomandar agintariaren ondotik.[1]

Hosni Mubarak

(2009)
25. Lerrokatu Gabeko Mugimenduko idazkari nagusi

2009ko uztailaren 16a - 2011ko otsailaren 11
Raúl Castro - Mohammed Hussein Tantawi
Afrikar Batasuneko presidente

1993ko ekainaren 28a - 1994ko ekainaren 13a
Abdou Diouf - Zine El Abidine Ben Ali
Afrikar Batasuneko presidente

1989ko uztailaren 24a - 1990eko uztailaren 9a
Moussa Traoré - Yoweri Museveni
Egiptoko presidentea

1981eko urriaren 14a - 2011ko otsailaren 11
Sufi Abu Taleb (en) Itzuli - Mohammed Hussein Tantawi

Egiptoko Lehen Ministroa

1981eko urriaren 7a - 1982ko urtarrilaren 2a
Anuar as Sadat - Ahmad Fuad Mohieddin (en) Itzuli
Egiptoko presidenteordea

1975eko apirilaren 16a - 1981eko urriaren 14a
Hussein el-Shafei (en) Itzuli - Omar Suleiman (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKafr el-Muṣīlḥa منوفيه (en) Itzuli1928ko maiatzaren 4a
HerrialdeaEgiptoko Erresuma  (1928 -  1952)
Egiptoko Errepublika  (1953 -  1958)
 Arabiar Errepublika Batua  (1958 -  1971)
 Egipto  (1971 -  2020)
BizilekuaKairo
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaKairo2020ko otsailaren 25a (91 urte)
Hobiratze lekuaHeliopolis (en) Itzuli
Heriotza modua: konplikazio kirurgikoa
Familia
Ezkontidea(k)Suzanne Mubarak  (1959 -  2020ko otsailaren 25a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEgyptian Military College (en) Itzuli 1949) gradu : zientzia militar, Hegazkintza
Supreme Military Institute of the Armed Forces of the Kyrgyz Republic (en) Itzuli
Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiaren Akademia Militarra
M.V. Frunze Akademia Militarra
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, hegazkinlaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraEgyptian Air Force (en) Itzuli
Graduaaireko mariskal
Parte hartutako gatazkakSuezko krisialdia
Ipar Yemengo Gerra Zibila
Sei Eguneko Gerra
Higadura Gerra
Yom Kippurreko Gerra
Libia-Egipto gerra
Golkoko Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoaAlderdi Nazional Demokratikoa
Arabiar Batasun Sozialista
IMDB: nm0610804 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Niloren deltako landa eremuan jaio zen Mubarak 1928ko maiatzaren 4an, Kafr-El Meselha herri txikian, egoera ekonomiko oneko familia batean. Ikasketak Egiptoko Akademia Militarrean osatu zituen, eta aireko indarrera batu zen 1949an. Hurrengo urtean pilotu titulua lortu zuen. 1959-1961 bitartean, Sobietar Batasunean hartu zuen trebakuntza. Garai hartan Gamal Abdel Nasser zegoen agintean, arabiar sozialismoaren aitzindari nagusia.[2] Armadan ardura mailaz igotzen joan zen, eta 1972an Egiptoko Aire Indarreko buru izendatu zuten. Hurrengo urtean, heroi nazional bihurtu zen, Yom Kippur Gerran. Gatazka hartan, Egiptoko Aire Indarrak Israel garaitu zuen Sinai penintsulan. 1975ean, presidenteorde izendatu zuen Anuar as Sadatek.[1]

1981eko urriaren 6an, 1973ko gerran lortutako garaipena oroitzeko desfilean, As Sadat hil egin zuten, atentatu batean; Mubarakek, zaurituta, bizirik ihes egitea lortu zuen. Erasotzaileek As Sadat zigortu nahi izan zuten, 1978an Camp Davideko Hitzarmena sinatu zuelako Israelekin. Mubarak astebete geroago izendatu zuten presidente eta, As Sadaten ildoari jarraiki, Israelekiko gatazka saihestea izan zuen lehentasunen artean.[1]

Ondoko urteetan, areagotu egin zuen As Sadatengandik jaso zuen errepresio aparatua, eta kritikoen jazarpenak hiru hamarkadako agintaldia ahalbidetu zion. Oposizioko kideek gobernuaren espioitza, jazarpena eta atxilotzeak salatu zituzten. Mubarakek errepresio gogorrarekin zapaldu zituen Egiptoko talde islamistak, eta, "terrorismoaren" arriskua aitzakia hartuta, AEBen laguntza izan zuen horretarako. 2011. urtera arte, 1.500 milioi dolar baino gehiagoko laguntzak jaso zituen urtero Etxe Zuritik. Zatirik handiena segurtasunerako eta baliabide militarretarako laguntzak ziren. Ez da harritzekoa. AEBek Ekialde Hurbilean zuten aliaturik garrantzitsuena izan zen Egipto Mubaraken garaian.[1]

Agintaldiak aurrera egin ahala, talde islamistek handitu egin zuten herritarren artean zuten babesa, eta Mubarakek Anaia Musulmanei askatasun maila mugatua aitortzea erabaki zuen. Anaia Musulmanek herritarren artean hedatzea lortu zuten, eskaintzen zituzten gizarte laguntzek eta zerbitzuek eman zieten ospeari esker. Askatasun aitortza mugatu horretatik harago, oposizioko taldeen errepresioa irmoa izan zen, tartean oposizioko mugimendu sekularren kontrakoa.[1]

Oposizioa indargabeturik, ordena mantentzea zuen helburu Mubarakek. Horrezaz gainera, turismoaren sektorea asko hazi zen urte horietan. Ekonomiaren liberalizazioa eta pribatizazioa bultzatu zituen. Agintaldiaren azken urteetan, datu makroekonomiko baikorrak aurkeztu zituen: barne produktu gordina % 5 eta % 6 artean hazi zen, moneta trukea egonkorra zen, eta finantza aldagaiak osasuntsuak ziren. Datu makroekonomikoen azpitik, baina, arazo ekonomiko kronikoak azaleratzen ziren: inflazioa, langabezia, ustelkeria eta gizarte sektore zabaletan hedatutako pobrezia.[1]

Egoera ekonomiko latzaren ondorioz, protestak areagotu egin ziren 2006tik aurrera. Mubaraken agintaldian, ia bikoiztu egin zen Egiptoko biztanleria, eta datu horrek ere badu garrantzia. Gizartean gero eta pisu handiagoa zuten gazteen etsipena areagotzen ari zen, beren bizitza garatzeko aukerarik ez zutelako ikusten. 2011ko urtarrilaren 25ean, Arabiar Udaberria esan zitzaion protesta oldearen barruan, milaka manifestarik kaleak hartu zituzten Kairon, "Ogia, askatasuna eta gizarte justizia" lelopean. Mubarakek zenbait erreforma hitzeman zituen protestak baretzeko, baina ez zuen halakorik lortu. Poliziaren oldarraldi bortitzek ere ez zituzten manifestariak geldiarazi, eta Mubarakek presidente kargua utzi zuen otsailaren 11n, militarren esku utzi ere.[1]

2011ko apirilean atxilotu zuten, eta bizi guztiko espetxe zigorra ezarri zioten 2012an, 239 manifestariren hilketagatik. Ez zuen halako zigorrik bete. Auzitegi batek epaiketa berriro egiteko agindu zuen. Ustelkeriagatik zigortu zuten 2014an, hiru urteko kartzelaldira, funts publikoetatik 17,6 milioi dolar desbideratzea egotzita. 2017an absolbitu zuten protestarien hilketatik; orduan atera zen kartzelatik. 2020ko otsailaren 25ean hil zen Kairoko ospitale batean, 91 urte zituela. Operatu berri zuten, eta asteak zeramatzan ospitaleratuta hesteetako arazo batengatik.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Berasategi Otamendi, Gorka. Faraoi militarraren ondarea. Berria egunkaria, 2020ko otsailak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-16).
  2. a b Hosni Mubarak hil da, Egiptoko presidente ohia. Berria egunkaria, 2020ko otsailak 25 , CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-16).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa
Anuar as Sadat
Egiptoko presidentea
 

19812011
Ondorengoa
Mohamed Morsi