Histologia
Zelulen eta ehunen anatomia mikroskopikoa eta funtzioa aztertzen dituen biologiako adar espezializatua
(«Histologo» orritik birbideratua)
Histologia (Grezierazko ἱστός ehuna eta -λογία -logia) animali eta landare ehunen azterketaz arduratzen den zientzia da. Ehunen egitura mikroskopikoa, euren garapena eta funtzioak aztertzen ditu eremu argizko edo mikroskopio elektronikoaren bidez. Histologiarako azterketa-laginak biopsien bitartez zein laborategian mantenduriko ehunen kulturetatik lortzen dira. Ehunen eta zelulen behaketa mikroskopikorako laginak aldez aurretik prozesatu eta tindatu beharra dago. Histologia biologia eta medikuntzarentzat ezinbesteko atala da.
Histologiarekin zuzenean erlazionatuta histopatologia dago. Honek kaltetutako ehunak aztertzen ditu gaixotasun desberdinen diagnostikorako.
Erlazionatutako zientziak
aldatu- Zitologia. Zelulen azterketaz arduratzen da.
- Anatomia. Organoak aztertzen ditu.
- Fisiologia. Organismoen funtzioak aztertzen ditu.
- Enbriologia. Enbrioiaren garapena aztertzen du.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |