Henry Morgan
Henry Morgan (galesez: Harri Morgan; c. 1635, Llanrumney – 1688ko abuztuaren 25a) Britainiar Itsas Gudarosteko ofiziala eta kortsario galestar bat izan zen, bereziki Karibe itsasoan burututako bere jarduerek ospe handia eman ziotelarik. Galesko kortsario ezagun eta arrakastatsuena izan zen, baita Espainiar Inperioaren eskualde hartako kostaldetan jarduten zuen itsaslapur edo pirata arriskutsuena ere.
Henry Morgan | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1680 - 1682 ← Charles Howard, 1st Earl of Carlisle (en) - Thomas Lynch (en) →
1678 - 1678 ← John Vaughan, 3rd Earl of Carbery (en) - Charles Howard, 1st Earl of Carlisle (en) →
1674ko azaroa - 1675 ← Thomas Lynch (en) - John Vaughan, 3rd Earl of Carbery (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Llanrumney, 1631ko urtarrilaren 24a | ||||||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma Gales | ||||||
Heriotza | Port Maria, 1688ko abuztuaren 25a (57 urte) | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: errinitisa zirrosia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | Filibustero (militarra)a, pirata, esklabo-trafikatzailea, kortsarioa eta politikaria | ||||||
Lantokia(k) | Karibe itsasoa | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Gradua | amiral | ||||||
1671n Panama konkistatu zuen, itsas armada indartsu baten buru. Konkista horrekin Espainiarekin sinatua zuen bake hitzarmena apurtu zen, eta atxilotu egin zuten. Karlos II.ak barkamena eman zion, eta Jamaikako gobernariorde izendatu zuen (1674-83).[1]
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Morgan |
Artikulu hau Galesko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |