Giza mikrobioma
Giza mikrobioma giza gorputzaren hainbat ataletan dagoen mikrobio multzoa da, jeneralean gizaki osasuntsuen larruazalean, listuan eta ahoko mukosan, konjuntiban, baginan eta digestio-aparatuan dagoena.
Baldintza normaletan mikrobio horiek ez dute gaixotasunik sortzen, eta harreman sinbiotiko edo komentsalista mantentzen dute. Kasu askotan (heste-floraren mikrobioak, adibidez) mikrobiota hori funtsezkoa da osasuna mantendu ahal izateko (gure gorputzak behar dituen bitamina eta beste substantzia batzuk ekoizten dituelako, immunitate-sistema indartzen duelako, mikrobio patogenoen hazkuntza oztopatzen duelako, etab.)
Osaera
aldatuAnimalia osasuntsu batean, barne-ehunak, adibidez, odola, burmuina eta abar, normalean mikroorganismorik gabe daude. Hala ere, azaleko ehunak (azala eta muki-mintzak) etengabe daude ingurumenaren organismoekin harremanetan, eta mikrobio espezie desberdinek erraz kolonizatzen dituzte.[1] Mikrobiota arrunta bakterio, onddo, protozoo eta beste mikrobio batzuek osatzen dute; giza hesteetako mikrobiota soilik da ekosistema konplexu bat, 400 bakterio-espeziek baino gehiagok osatzen dutena.[2] Halaber, gizakion ingurune espezifikoetan kokatzen da, hala nola larruazalean, orofaringean, traktu gastrointestinalean eta genitourinarioan, besteak beste. Gizakiarekin kontaktu zuzenean bizi diren mikroorganismoen populazioak gizakiaren gorputzeko zelulen kopurua gainditzen du 10:1eko erlazioan (giza zelula bakoitzeko 10 mikrobio daude), kontuan hartuta giza gorputza gutxi gorabehera 1013z osatuta dagoela, gizakiok berezkoak ez diren 1014 zelula daramatzagu gurekin.[3] Mikrobiota honen zatirik handiena bizi den ugaztunen heste lodian, mikroorganismoen kopurua 1012-1014ra igotzen da (1-1,5 kg gutxi gorabehera), baita lurzoruan, lurpean eta ozeanoetan aurkitutakoa baino handiagoa ere. 2008an, traktu gastrointestinaleko espezie bakterianoen guztizko kopurua 40.000ra ailegatu zen.[4]
Bakterioa | Azala | Konjuntiba | Sudurra | Faringea | Ahoa | Gastrointestinala | Uretra | Bagina |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Staphylococcus epidermidis | ++ | + | ++ | ++ | ++ | + | ++ | ++ |
Staphylococcus aureus* | + | +/- | + | + | + | ++ | +/- | + |
Streptococcus mitis | + | ++ | +/- | + | + | |||
Streptococcus salivarius | ++ | ++ | ||||||
Streptococcus mutans* | + | ++ | ||||||
Enterococcus faecalis* | +/- | + | ++ | + | + | |||
Streptococcus pneumoniae* | +/- | +/- | + | + | +/- | |||
Streptococcus pyogenes* | +/- | +/- | + | + | +/- | +/- | ||
Neisseria sp. | + | + | ++ | + | + | + | ||
Neisseria meningitidis* | + | ++ | + | + | ||||
Enterobacteriaceae* (batez ere E coli) |
+/- | +/- | +/- | + | ++ | + | + | |
Proteus sp. | +/- | + | + | + | + | + | + | |
Pseudomonas aeruginosa* | +/- | +/- | +/- | |||||
Haemophilus influenzae* | +/- | + | + | + | ||||
Bacteroides sp.* | ++ | + | +/- | |||||
Bifidobacterium bifidum | ++ | |||||||
Lactobacillus sp. | + | ++ | ++ | ++ | ||||
Clostridium sp.* | +/- | ++ | ||||||
Clostridium tetani | +/- | |||||||
Corynebacterineae | ++ | + | ++ | + | + | + | + | + |
Mycobacterium | + | +/- | +/- | + | + | |||
Actinomycetaceae | + | + | ||||||
Spirochaetes | + | ++ | ++ | |||||
Mycoplasmatales | + | + | + | +/- | + | |||
Laburdurak: sp. (genero baten edozein espezie) ++: Oso arrunta. += Arrunta +/-=Bitxia *=Balizko patogenoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Todar, Kenneth. The Normal Bacterial Flora of Humans. in: Todar's Online Textbook of Bacteriology..
- ↑ Sanz, Y.; Collado, M.C.; Dalmau, J.. (2006ko otsaila). «Contribución de la microbiota intestinal y del género «Bifidobacterium» a los mecanismos de defensadel huésped frente a patógenos gastrointestinales» (PDF) Acta Pedr Esp (Ediciones Mayo) 64 (2): 74-78. ISSN 2014-2986..
- ↑ Kumate, Jesús; Gutiérrez, Gonzalo; Muñoz, Onofre; Santos, Ignacio; Solórzano Fontino; Miranda Guadalupe. (2008). Infectología Clínica Kumate-Gutiérrez. (17a. argitaraldia) Mexiko Hiria: Méndez Editores, 13-21 or. ISBN 968-5328-77-3..
- ↑ (Ingelesez) Frank DN; Pace NR. «Gastrointestinal microbiology enters the metagenomics era.» (pdf) Curr Opin Gastroenterol (Oxford) 24 (1): 4-10. doi: . ISSN 1531-7056. PMID 18043225..