Giuseppe Giacosa
Giuseppe Giacosa (Collereto Parella, 1847ko urriaren 21a - ibidem, 1906ko irailaren 1a) italiar olerkari, antzerkigile eta libreto egilea izan zen.
Giuseppe Giacosa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Colleretto Giacosa, 1847ko urriaren 21a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1906ko irailaren 1a) |
Heriotza | Colleretto Giacosa, 1906ko irailaren 1a (58 urte) |
Heriotza modua | : asma |
Hezkuntza | |
Heziketa | Turingo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | libretista, poeta, idazlea, antzerkigilea eta antzerki aktorea |
Enplegatzailea(k) | Milan Conservatory (en) |
|
Zuzenbidea ikasi arren, Turingo Unibertsitatean ez zen lanbide legalean aritu. Bere lehen arrakasta 1871ko Una Partita a Scacchi antzezlana izan zen. 'La signora di Challant' idatzi zuen Sarah Bernhardt aktore frantziarrarentzat.
Giacomo Pucciniren Manon Lescaut operaren libretoaren azken bertsioa idatzi zuen, baita Pucciniren beste hiru operaren libretoak ere (La Bohème, Tosca eta Madama Butterfly), azken hau Luigi Illicarekin batera.