Giordano Bruno (Nola, Napolitik gertu, 1548Erroma, 1600eko otsailaren 17a) italiar astronomo, teologo, matematikari, olerkari eta filosofoa izan zen.

Giordano Bruno

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFilippo Bruno
JaiotzaNola1548ko urtarrila
Herrialdea Napoliko Erresuma
HeriotzaErroma1600ko otsailaren 17a (52 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: sutan errea
Hezkuntza
HeziketaNapoli Federiko II.a Unibertsitatea
(1562 - 1565)
Hizkuntzaklatina
italiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, filosofoa, poeta, idazlea, unibertsitateko irakaslea, astrologoa, matematikaria eta apaiz katoliko latindarra
Lantokia(k)Wittenberg
Enplegatzailea(k)University of Helmstedt (en) Itzuli
Oxfordeko Unibertsitatea
San Domenico Maggiore (en) Itzuli  (1565 -  1576)
Tolosako Unibertsitatea  (1578 -  1581)
Parisko Unibertsitatea  (1581 -  1583)
InfluentziakAverroes, Nikolas Koperniko, Nikolas Kusakoa, Tito Lukrezio Karo, Ramon Llull eta Marsilio Ficino
Mugimenduapizkundeko humanismoa
Neoplatonismoa
Eskola neopitagorikoa
Izengoitia(k)Il Nolano
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Musicbrainz: 7aaf809c-3e88-450b-929c-977be9e74c00 IMSLP: Category:Bruno,_Giordano Find a Grave: 8066021 Edit the value on Wikidata

Haren teoriek eredu kopernikarra hobetu zuten, Eguzkia izar bat besterik ez zela proposatu baitzuen; unibertsoak animalia eta izaki adimentsuak bizi ziren mundu kopuru infinitu bat izan behar zuela. Predikarien Ordena-ren kide, teologiaren arloan panteismo forma partikular bat proposatu zuen, zeina Eliza Katolikoak defendatutako ikuspegi kosmologikoarekin bat ez zetorren.

Arrazoinamendu horietaz gain, haren baieztapen teologikoak bere kondenaren beste kausa bat izan ziren. Haiek zirela-eta Erromako agintari zibilek hil egin zuten, Erromatar Inkisizioak heresiaz akusatu ondoren,  sutan erre zuten. Hil ondoren, bere izenak ospe handia irabazi zuen, batez ere XIX. eta XX. mendeetan.

Biografia

aldatu

Gaztaroa

aldatu

1548an jaio zen, Nola-n, Napolesetik hogei kilometrora, garai hartan Espainiar Inperioaren menpe zegoen lurraldea. Gurasoak Giovanni Bruno, espainiar armadan soldadu, eta Fraulissa Savolino ziren. Berez, Filippo izenarekin bataiatua izan zen.

Nola-n ikasten hasten da, baina 1562an Napolesera mugitzen da, non Studium Generalean Giovanni Vincenzo de Colle-ren, eta Napolesen monastegi agustiniarrean Teofilo da Vairano-ren klaseak hartzen dituen. 1565ko ekainean Predikarien Ordena-n sartzen da, Napoleseko Santo Domingo Mayor-en monastegian, non filosofia aristoteliarra eta  Santo Tomas-en teologia (tomismoa) ikertu eta landu zituen. Ordena-n sartu ondoren Giordano izena hartu zuen.

1571an Pio V. Aita Santuaren aurrean azaltzen da bere sistema nemoteknikoa aurkezteko, Sobre el Arca de Noe obra aita santuari eskeiniz. 1572an apaiz agintzen diote eta 1575ean teologian doktoretza titulua jasotzen du.

Noraezeko bizitza

aldatu

Haren iritziek iskanbila sortu zuten, eta bere aurka 130 akusazio artikulu egin ziren. Inkisizioa-ri zion beldurrak bultzaturik, hogeita zortzi urterekin "komentuko espetxe estu eta beltza" utzi eta Erromatik ihes egin zuen 1576an, bizitza alderrai eta abenturazale bat hasiz. Ordutik, esan ahal izan zuen, "filosofo batentzat lur guztia aberria da".

Italia iparraldetik bidaiatu zuen: Genova, Savona, Turin, Venezia, Padua, haurrei gramatika eta kosmogonia irakasten, bizimodua ateratzeko. Aldi berean, Nicolas de Cusa zein Bernardino Telesio-ren lanak sakon aztertu zituen, eta Nikolas Koperniko-ren sistema hartu zuen. Hori dela eta, katolikoak eta protestanteak bere kontra jarri ziren.

Idazki eta hitzaldietan; munduen eta eguzki sistemen aniztasunaren, heliozentrismo-aren, espazioaren eta unibertsoa-ren infinitutasunaren eta astroen mugimenduaren gaineko ideia zientifikoak adierazi zituen.

Gero beste eskualde batzuetara joan zen. Lyon-era bidaiatu ondoren,  1579an Genevan Vico markesak hartu zuen, napolitar kalbinista batek. Han erlijio ohiturak behin betiko utzi eta Genevako Unibertsitatean sartzen da. Handik gutxira Antoine de La Faye irakasle kalbinista ospetsuaren aurkako eraso bat argitaratu zuen, non irakasleak bere ikasgaietako batean egindako hogei akats erakutsi zituen. Hori dela eta, atxilotua izan zen eta ahal bezain laster Genevatik alde egin zuen .

Frantzia-ra joan zen, non, Toulouseko Unibertsitatean, teologian doktoratu zen eta bi urtez irakatsi zuen (1580-1581). Clavis magna (lulista) idatzi zuen, eta Aristoteles-en De Anima tratatua azaldu zuen. 1581ean Henrike III.ak Parisko Unibertsitateko irakasle bezala onartu zuen.

Bere bizitzako garai horretan Las sombras de las ideas eta El canto de Circe lanak argitaratu zituen.

1583an Ingalaterra-ra bidaiatu zuen, Michel de Castelnau enbaxadore frantsesaren idazkari izendatua izan ondoren. Han, Philip Sidney poetaren bileretara joan ohi zen. Oxfordeko Unibertsitatean kosmologia kopernikar berria irakatsi zuen, ideia tradizionalekin apurtuz. Eztabaida batzuen ondoren, Oxford utzi zuen. Haren idazkirik garrantzitsuenak De umbris idearum, 1582koa; La cena de las cenizas, del universo infinito y los mundos eta Sobre la causa, el principio y el uno dira, azken hirurak 1584an idatziak. 1585ean, Los furores heroicos idatzi zuen, non elkarrizketa platoniko-en estiloa erabiliz, jakituriaren bidez Jainkoarenganako bidea deskribatzen duen.

Urte berean Parisera itzuli zen enbaxadorearekin, ondoren Marburgo-ra joateko, non Londres-en idatzitako obrak prentsari eman zizkion. Marburgon, aristotelismoaren jarraitzaileak, Cambraiko Ikastetxean eztabaida publiko bat izatera desafiatu zituen, non, barregarri utzi, fisikoki erasotu eta herrialdetik bota zuten.

Hurrengo bost urteetan zehar hainbat herrialde protestantetan bizi izan zen, non kosmologia, fisika, magia eta memoriaren arteari buruzko lan asko idatzi zituen latinez (tradizio hermetikoaren ordezkari handienetako bat izan zen). Metodo faltsuen bidez bada ere, Eguzkia Lurra baino handiagoa dela frogatu zuen. 1586an Sorbona-n eta Cambraiko Ikastetxean bere ideiak azaldu zituen eta Wittenbergeko Unibertsitatean filosofia irakatsi zuen. 1588an Praga-ra bidaiatu zuen, non Guillem de Santcliment Espainiako enbaxadoreari eta Rodolfo II.a enperadoreari eskainitako artikuluak idatzi zituen.

Helmstedteko Unibertsitateko matematika irakasle bezala lan egin zuen, baina berriro ihes egin behar izan zuen luteranoek eskomikatu zutenean. 1590ean Frankfort-eko eta Zurich-eko Karmeldar-ren komentura joan zen. Hor bere poemak idatzi zituen.

Giovanni Mocenigo veneziar nobleak eskatuta, Italiara itzuli zen. Mocenigo bere babesle bihurtu zen, katedra partikularra emateko, bere bizilekua Venezian ezarriz.

Prozesua eta kondena

aldatu

1591ko maiatzaren 21ean, Mocenigok, "irakaskuntzarekin pozik ez zegoelarik eta bere gonbidatuaren diskurtso heretikoek gogaiturik", Inkisizioari salatu zion. 1592ko maiatzaren 23an Inkisizio Veneziarrak Giordano Bruno atxilotzen du, eta ondoren 1592ko irailaren 12an Erromak erreklamatzen du. 1593ko urtarrilaren 27an Giordano Brunoren entzierroa agindu zen Ofizio Santuaren Jauregian, Vatikano-an. Zortzi urtez egon zen kartzelan, epaiketa antolatzen zen bitartean — Veneziako auzitegiaren pean —, zeinean blasfemia, heresia eta inmoraltasun karguak esleitzen zitzaizkion; baita eguzki sistemen pluraltasunari eta unibertsoaren infinitutasunari buruzko irakaspenengatik ere. Okupazio Napoleonikoan zehar epaiketa horren folio gehienak galdu ziren.

Prozesua Roberto Belarmino kardinalak zuzendu zuen, 1930ean Eliza katolikoaren eskuz kanonizatua eta urte batzuk geroago, 1616an, Galileo Galilei-ren aurkako antzeko prozesua eramango zuena. Giovanni Mocenigori heresia egotzi zioten jendearen adimena kontrolatzea saiatzen ari zela agerian geratu zenean. Dena dela, ez zuten inoiz atxilotu, eta ez zen haren aurkako prozesurik egon.

1599an Brunoren aurkako karguak azaldu ziren. Atzera egiteko eskaintza guztiak errefusatu egin ziren. Azkenik, Giordano Brunok berak defendatutako ideiei eustea erabaki zuen, eta, 1600eko urtarrilak 20an, Klemente VIII.a aita santuak, autoritate sekularren aurre eramateko agindua eman zuen.

Luigi Firpo-k inkisizioak Giordano Brunoren aurka jarritako karguak zerrendatu zituen:

  • Fede katolikoaren kontrako iritziak izatea, eta haren kontra eta haren ministroen aurka hitz egitea.
  • Trinitatea-ren, Kristoren jainkotasunaren eta gorputzaren inguruan, fede katolikoarekiko kontrako ideiak izatea.
  • Jesusen inguruan, Kristo gisa, fede katolikoak defendatutakoarekin talka egiten duten iritziak izatea.
  • Jesusen ama den Maria-ren birjintasunari dagokionez fede katolikoaren aurkako iritziak izatea.
  • Fede katolikoaren aurkako iritziak izatea transubstantziazioa-ri eta meza-ri dagokienez.
  • Mundu anitz daudela esatea.
  • Heriotzaren ondoren izpirituaren transmigrazioa ematen dela beste gizakietan dioten teorien aldeko iritziak izatea.
  • Sorginkeria.

Inkisizioak, hasiera batean, bere ideia antidogmatikoengatik salatu zuen.Anti-Trinitario gisa, Mariaren birjintasuna eta transubstantziazioa ukatu zituen. Kosmologia auzien inguruko gogoetek eta magiarekiko erakarpenak, haren kontrako karguen zerrenda izugarri bat agertzea eragin zuten. 1593ko otsailean, Bruno Ofizio Santuko kartzeletan atxilotu zuten. Epaiketa beste bi urtez luzatu zen, bere obren azterketa sakon bat egiteko erabakia hartu aurretik; ondoren, lanak zentsuratu eta San Pedroko plazan erre zituzten. Bere zeldatik, Brunok defentsarako deklarazio bat idatzi zuen, eta bere azken alegatua 1594ko abenduaren 20an aurkeztu zuen Ofizio Santuaren aurrean. Epaiketa sei hilabetez gelditu zen, denbora horretan zehar Brunok mundu infinituen teoria aktiboki defendatzen jarraitu zuen, batzuetan atzera egiteko prest zegoela esanez, eta beste batzuetan bere ideiei eutsiko zizkiela esanez. Beraz, Belarmino kardinalak heretikotzat joko ziren teorien zerrenda bat egin zuen, Brunok berriz ere zalantzan ibili zen, baina azkenean teoria horiei kategorikoki uko egiteko prest ez zegoela esan zuen.

Filosofoak uko egin ez zien zortzi proposamenak honako hauek izan ziren:

  1. "Existentziaren bi printzipio erreal eta betierekoen adierazpena: munduaren arima eta izakiak eratortzen diren materia originala".
  2. Unibertso infinituen eta kreazioaren ideiarekin talak egiten duen mundu infinituen doktrina : "Efektu infinitua ukatzen duenak botere infinitua ukatzen du".
  3. Errealitate oro, gorputza barne, munduaren arima betierekoan eta amaigabean aurkitzen dela: "Ez dago izpiritu eta adimen batekin batera ez doan errealitaterik".
  4. Substantzian eraldaketarik ez dagoela dioen argudioa, zeinaren arabera   substantzia betierekoa delako eta ez duelako ezer sortzen, eraldatu baizik.
  5. Lur-mugimenduaren ideia, Brunoren ustez, ez zen Idazteun Santuen aurkakoa, fededunentzat ezagunak zirenak eta zientzialariei aplikatzen ez zitzaizkienak.
  6. Izarrak "Jainkoaren bideen mezulari eta interpretatzaile" izendatzea.
  7. Lurrari arima "sentsorial zein intelektual" bat esleitzea.
  8. Santo Tomasek arimaren doktrinarekiko aurkakotasuna: errealitate izpiritualak gorputzean mantentzen da, eta ez da gorputzaren formatzat hartzen.

Klemente VIII.a aita santuak epaia eman aurretik zalantzak izan zituen Giordanori ezarritako epaiaren inguruan, ez baitzuen Bruno martir bihurtu nahi. Otsailaren 8an Giordano Bruno heretiko, nekaezin, adeitsu eta setati deklaratzen zuen epaia irakurri zen. Epaileei zuzendu zien esaldia ospetsua da:

Tembláis acaso más vosotros al anunciar esta sentencia que yo al recibirla

Maiori forsan cum timore sententiam in me fertis quam ego accipiam

Eskomikatua izan zen, eta bere lanak erreta plaza publikoan.

Pentsamendua

aldatu

Kosmologia

aldatu

Brunok Lurrak Eguzkiaren inguruan biratzen zuela pentsatsen zuen, eta zeruen itxurazko eguneko errotazioa Lurrak bere ardatzaren inguruan egiten duen errotazioak sortutako ilusioa dela. Brunok, Jainkoa infinitua izateagatik, unibertsoak gertaera hau isla zezakeela ere esan zuen.

el universo es uno, infinito, inmóvil... No es capaz de comprensión y por lo tanto es interminable y sin límites y a ese grado infinito e indeterminable y por consecuencia inmóvil. Teófilo en De la causa, principio, et Uno de Giordano Bruno.

Brunok, zeruko izarrak gurea bezalako beste eguzki batzuk zirela ere esan zuen, zeinei beste planeta batzuk orbitatzen dieten. Sinesmen horien babesak Eskritura Santu edo benetako erlijioarekin inolako kontraesanik suposatzen ez zuela adierazi zuen.

Brunok unibertsoa homogeneoa zela ere baieztatu zuen, lau elementuz osatua (ura, lurra, sua eta airea), izarrek bosgarren esentzia (eter) bereizi bat izan beharrean. Funtsean, nahiz eta termino honen erabilera anakronikoa izan, lege fisikoak leku guztietan eragiten ari dira. Espazioa eta denbora, biak infinituak ziren. Bere unibertso  egonkor eta iraunkorrean ez zegoen lekurik sorkuntza eta azken auziaren ezaupide kristauentzat.

Brunoren kosmologia infinitutasuna, homogeneotasuna eta isotropiarekin lotuta dago, unibertso osoan zehar uniformeki banatutako bizitza duten planeta sistemekin.

Fisika

aldatu

Giordano Brunok mugimenduaren erlatibitateaz emandako ebidentzia ospetsua da. Brunok Lurra estatikoa ez dela erakusten du. Mugitzen ari den itsasontzi baten mastaren goiko aldetik harri bat erortzen bada, mastaren oinean eroriko da oraindik, ontziaren mugimendua kontuan hartu gabe, norberak gorputz baten mugimendua termino absolutuetan kontsideratu ezin duela frogatuz, erreferentzia sistema baten beharra dago .

Todas las cosas que hay sobre la Tierra se mueven con la Tierra. Una piedra lanzada desde lo alto del mástil volverá al final de alguna manera, aunque la nave se esté moviendo. Giordano Bruno. La Cena de le Ceneri.

Erabilera arruntean, magia indar fisiko, izpiritual edo jainkotiarren gaineko domeinu gisa ulertzen da; aitzitik, Brunoren teorian, magiaren azterketa fantastikoaren erresumaren barruan sortzen diren erlazio lotesleen multzoa hautemateko edo ezagutzeko gaitasun gisa agertzen da. Hau da, praktika magikoa bere loturen teorian oinarritzen da. Horregatik, magoak arreta handia eman behar dio irudimen-aren lanari. Irudimenak izaki bizidun bat hunki ditzakeen afektu guztien sarbidea osatzen du.

Hiru dira  lotura lortzeko behar diren faktoreak:

  • Potentzia aktiboa agentean.
  • Potentzia pasiboa subjektuan edo pazienten (hau da, erresistentziarik ez izateko joera edo gaitasuna).
  • Denboraren eta lekuaren zirkustantzierako aplikazio egokia.

Loturak ez dira betierekoak munduan ematen direlako; denak gauza guztiak lotu ezin duen bezala, eta, egitekotan, ez da era berean ematen. Lotzeko hiru sarbide daude:

  • Ikusmena, forma, keinu, mugimendu eta irudi egokien bidez.
  • Entzumena, ahotsaren eta diskurtsoaren bidez.
  • Adimena edo irudimena.

Loturak zentzumenen bitartez ezartzen dira. "Sartze"-a gertatzen da, hautematen direnean; "estekadura", zentzumenen bidez sartu ziren gauzen zentzu bat eratzen hasten denean; gero "lotura" gertatzen da, eta, azkenik, "erakarpena".

Magoak edo manipulatzaileak beti jakin behar du gizabanako bat edo gehiago erakartzeko, sorgindu beharreko subjektuen interes mota guztiak kontuan hartu behar dituela. Horregatik, teknika magikorako subjektuaren eta bere desiren ezagutza partzial bat izatea ez da nahikoa, ezagutza handiago bat behar da, ezagutza hori gabe ezin baita inolako loturarik izan.

Bere proposamen magiko-fantastikoak bere ontologian aipatzen dituen hiru errealitate mailei erantzuten die: mundu dibinoa eta mundu materiala fantasiaren bitartez lotzen dira; bera baita bitartekaria sentsibilitatetik kogniziora doan prozesuan.

Sentiberatasuna datu hautemangarrien igoeran eta jaitsieranelkarteen adiera anitzeko prozesu dinamikoa da. Brunoren kontzepzio metafisikoa Pico della Mirandola-ren ideiekin lotuta dago, zeinak gizona goiko aldeen (jainkotiarrak) eta beheko zatien (materialak) arteko erdibideko posizio batean zegoela ulertzen zuen. Era berean, Brunok Marsilio Ficino-k egindako teoriak zabaltzen ditu, zeinak San Agustin-ek bezala, hiru erresuma bereizten zituen: erresuma materiala, jainkotiarra eta espirituala. Beraz, arima eta gorputza lotzen dituena izpiritua da. Izpiritua ideien eta pertzepzioen igoera eta jaitsiera ematen den lekua da; subjektuaren sentimena hor eratzen da: Arimak gauza materialekin kontaktua dauka,  izpirituan ematen den gauza materialen islari esker; gorputzak, berriz, adimenaren kontaktu argitsuan sartzen da, izpirituan fantasia gisa islatzeagatik. Era berean, Brunok, Ficinok bezala, espiritua gizakien berezkoa den zerbait ez dela uste du, baizik eta errealitate propio bat dela, mundu bat da bere baitan; horrela, izpirituen mundu batetaz hitz egin dezakegu.

Ficinoren teologia platonikoan irudimenaren eta fantasiaren kontzeptuen arteko bereizketa bat ikus daiteke, lehenak hautematen dugunari forma ematen dion bitartean, bigarrenak, berriz, irudimenak jada sortutakoari edo egindakoari buruzko judizioa ematen du. Fantasiak judizioak ematen dituen heinean, adimenetik ere bereizi behar da; lehenengoa partikularraz arduratzen da, hau da, unibertsalak partikularretan aplikatzen ditu, adimenak, berriz, unibertsalak ulertzen ditu — beraz, fantasiaren gaineko autonomia du —, baina biak aldi berean jarduten dute. Magoak eragiteko eta erakartzeko duen gaitasuna gauza guztiak batzen dituen lotura antzematean datza: gorputzaren hizkuntzatik abiatuta (zeinak zerbaiten gaineko irudi oso bat ematen baitu), zeinak, zentzuaren bidez, irudimena eta fantasia diren bitartekarien kanalen bidez pertzepzioei agintzen baitie, era horretan, adimenera igotzeko.

Brunok gure judizioen ezaugarri partikularrak ez direla ez estetikoak ez etikoak ohartzen du, fantasia izpirituaren bitarteko funtzioa izateagatik, berak ere zentzu bat ezartzen baitu lotzean. Horrela, bereizten duen epaiketa beti da fantastikoa, irudikapen bakoitzean fantasiazko halo bat dugu.

Ekarpen fantastikoa ez da judizio arrazionala, sentsibilitateari erantzuten dio;  barneko eta kanpoko pertzepzio guztiak egokitzen dituen ardatza izanik. Fantasiaren erresuma guztia gurutzatzen den lekua da, non denak zentzua hartzen duen; giza arimaren lekua da, beraz, arima loturen bidez eratzen baita eta gauzak, arketipoak eta espirituak lotzen dituen erlazio multibokoetatik eratzen baita.

Magiaren teknika sorginkeriaren misterioa deskubritzean datza, pneumaindibidualaren eta pneuma unibertsalaren jarraitutasunari etekina ateraz. Maitasuna  mago nagusia da, objektu bat lortzearren limurtzeko bitarteko guztiak erabiltzeko prest dago, bere helburua lotzea da. Magoak objektuengan, gizabanakoengan, gizarteengan izan dezake eragina, eta izaki ikusezinen, deabruen eta heroien presentzia ere inbokatu dezake. Baina edozein ekintza egiteko eta manipulazioa menderatzeko, elkar lotzen diren sareen ezagutza izan behar du, bere desiraren objektua lortzeko. Eragiketa hori lotzea da. Horrela, magiak, teknika gisa, bankoak edo masak manipulatzeko tresna gisa balio du; lotura egokien gaineko ezagutzak  magoari natura osoa edukitzeko aukera ematen dio; horregatik, antzinean, magoak eta jakintsuak bereizten ziren. Era berean, sare lotesleak ezagutzeak norbere burua menderatzea ahalbidetzen du, beraz, magiaren erabilera giza ekintzarako funtsezko baldintzatzat har dezakegu, lotzen gaituzten pertzepzioen adierazpen aske eta ez erreaktiboa ahalbidetzen duen heinean. Horrela, manipulatzaileak lotu nahi duen edo lotu nahi dituen gaineko zenbat eta ezagutza gehiago izan, orduan eta aukera handiagoak izango ditu arrakasta izateko, lotura loteslea sortzeko zirkustantzia eta une egokia aukeratzen jakingo baitu.

El verdadero operador debe ser capaz de ordenar, corregir y disponer de la fantasía, componer sus especies según su voluntad. Ioan P. Culiano. Eros y Magia en el Renacimiento.

Ekintza magikoa, aldi berean, manipulazio tresna handi batez baliatzen da: eros-a; Fizinok adierazi zuen bezala, dena definitu daiteke maitasun hitzetan, afektu guztiak bat, bi edo hirura murrizten dira: maitasuna, edo gorrotoa, edo beldurra, desira eta, edo nazka. Kanpokoa irudimenean inprimatzen da zentzumenen bidez, erakartzen edo uxatzen diren afektuz beteta. Sinpatiaz eta antipatiaz mugitzen gara zerbaitetara, ahaztu gabe kanpotik agertzen zaigun guztia ez dela guztiz arbitrarioa, baizik eta hizkuntza unibertsalari erantzuten diola, edo platonikoek munduaren arima deituko luketena. Eragiketa magiko ororen teknika fantasiaren eskuratzean datza. Irudimenaren ahalmena, indarra, berak esku hartzen duenean esplotatzen da, berak sortutako zentzuaren arabera arima koloreztatzeko gaitasuna baitu. Magoaren teknika praktikan jartzekoan kontuan hartu beharreko beste osagai garrantzitsu bat fedea da, federik gabe ezin baita ezer gauzatu; hala aipatzen du Brunok bere magia tesietan. Magoa edo manipulatzailea, hilkor arruntetik ezberdintzen da, azkenak, amaigabeko afektu edo fantasien mende dagoen heinean; horregatik, Brunok etengabe ohartarazten du operadore izatetik fantasmen tresna izatera ez aldatzen saiatzeko. Aitzitik, badira subjektuaren ekintza boluntario batek eragindako fantasiak,esaterako artistena edo poetena; eta badira beste fantasia batzuk, jatorria beste nonbait dutenak, deabruek eragindakoak edo giza borondate batek eragindakoak izan daitezkeenak. Horietaz, hain justu, Brunok ohartarazten du aldendu behar garela. Hortik dator manipulazioaren arteak duen garrantzia. Gaur egun, teknika magikoaren garrantzia ikus daiteke marketina eta publizitatea bezalako jardueretan, baita jarduera politiko eta erlijiosoetan ere; izan ere, gizabanakoak manipulatzera bideratutako jarduerak dira, helburu jakin batekin, eta interes intersubjektiboen zati handi bat kontuan hartuz.

Podemos sostener que la tecnología viene a ser una magia democrática que permite a todo mundo, gozar, de las facultades extraordinarias que hasta ahora, solo podía presumir el mago. Ioan P. Culiano. Eros y Magia en el Renacimiento.

  • 1582
    • Ars memoriae
    • De umbris idearum
    • Cantus Circaeus
    • De compendiosa architectura
    • Candelaio o Candelajo Comedia
  • 1583
    • Ars reminicendi Triginta SigilliExplicatio triginta sigillorum
    • Sigillus sigillorum
  • 1584
    • La Cena de le Ceneri
    • De la causa, principio, et Uno
    • De l'infinito universo et Mondi
    • Spaccio de la Bestia Trionfante
  • 1585
    • Cabala del cavallo Pegaseo - Asino Cillenico
    • De gli heroici furori
  • 1586
    • Dialogi duo de Fabricii Mordentis Salernitani
    • Idiota triumphans
    • De somni interpretatione con l' Insomniun.
    • Centun et viginti articuli denatura et mundo adversus peripateticos
    • Animadversiones circa lampaden lullianan
    • Lampas triginta statuarum
  • 1587
    • Delampade combinatoria Lulliana
    • De progresu et lampade venatoria logicorum
  • 1588
    • Oratio valedictoria
    • Camoeracensis Acrotismus
    • De specierum scrutinio
    • Articuli centum et sexaginta adversus huius tempestatis mathematicos atque Philosophos
    • De vinculis in Genere
  • 1589
    • Oratio consolatoria 1590
    • De magia
  • 1591
    • De triplici minimo et mensura
    • De monade numero et figura
    • De innumerabilibus, immenso, et infigurabili
    • De imaginum, signorum et idearum compositione
  • 1595
    • Summa terminorum metaphisicorum
  • 1612
    • Artificium perorandi
  • Data ezezaguna
    • Libri physicorum Aristotelis explanati
    • De magia - Theses de maxia
    • De magia mathematica
    • De rerum principiis et elementis et causis
    • Medicina Lulliana

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu