George Moore
George Augustus Moore (Moore Hall, Mayoko konderria, Irlanda, 1852ko otsailaren 24a - Londres, Ingalaterra, 1933ko urtarrilaren 21a) ingelesezko idazlea izan zen. Moorerekin Irlandako literaturak pizkunde berria izan zuen.
George Moore | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ballyglass (en) , 1852ko otsailaren 24a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Pimlico (en) , 1933ko urtarrilaren 21a (80 urte) |
Familia | |
Aita | George Henry Moore |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Julian (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, dramagilea, gidoilaria, eleberrigilea, antzerkigilea, idazlea, arte-kritikaria eta arte-historialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Émile Zola |
|
Bizitza
aldatuBirminghamgo Oscott Collegen egin zituen ikasketak. Londresen eta Parisen margolaritza-ikasketak egin zituen. Garai hartakoa da Confessions of A Young Man (1888, Gizon gazte baten aitormenak) eleberria. Londresen kazetari eta arte-kritikari izan zen.
Hasieran estetizismoari jarraitu bazion ere, ondoren naturalismoaren eragin nabarmena izan zuen. Joera hori oinarri zuela bi eleberri idatzi zituen: The Mummer´s Wife (1885, Komediantearen emaztea) eta Esther Waters (1894), Mooreren lan nagusia.
Ondoren, Irlandako giroa oinarri hartuta, hiru eleberri idatzi zituen: Ave (1911), Salve (1912) eta Vale (1914), Hail and Farewell (Diosala eta agurra) liburuan bilduak. Oso idazkera landua eta arnasa handikoa du.
Moorerenak dira, halaber: The Untilled Field (1903, Izenik gabeko eremua); The Lake (1905, Aintzira); The Brook Kerith (1916); eta Eloise and Abelard (1921).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Moore |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.