Francisco Gento López (Guarnizo, Espainia, 1933ko urriaren 21a - Madril, 2022ko urtarrilaren 18a) futbolari profesionala izan zen. Ezkerraldean jokatzen zuen, eta dohain fisiko apartak zituen futbolean jokatzeko: abiadura handiko jokalaria zen (12 segundo baino gutxiago behar zituen 100 metro egiteko), baloia kontrolatzeko trebetasun handia zuen, eta berebiziko jaurtiketak eta paseak egiten zituen. Dohain horiei esker, Kantauriko enbata ezizena jarri zioten. Gento izan da Espainiako Futbol Liga gehien jokatu eta irabazi dituen futbolaria, Real Madril taldearekin beti: hamazazpi ligatan jokatu zuen, eta horietatik hamahiru irabazi, 1954tik 1970era bitartekoak. Berea da, orobat, Europako Kopako parte hartzeen eta garaipenen errekorra (sei txapelketa irabazi zituen: 1956, 1957, 1958, 1959, 1960 eta 1966an). 1964an, Europako Nazioen Kopa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin.

Francisco Gento

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Gento López
JaiotzaGuarnizo1933ko urriaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2022ko urtarrilaren 18a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Rayo Cantabria /
Q107857317 /
SD Unión Club /
Real Racing Club de Santander1952 / 1953102
Real Madril1953 / 1971428128
Espainiako futbol selekzio nazionala1955 / 1969435
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
aurrelaria
erdilaria
Kirol zenbakia11
Pisua65 kilogramo
Altuera1,68 metro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)La Galerna del Cantábrico

IMDB: nm4428345 FIFA: 174556 UEFA: 38101 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu