Francisco Cano Consuegra

politikari espainiarra

Francisco Cano Consuegra (La Carolina, 1955 - Terrassa, 2000) Alderdi Popularreko[1] politikari bat izan zen, ETAk hil zuena, 2000ko abenduaren 14an.

Francisco Cano Consuegra

city councillor of Viladecavalls (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLa Carolina1955eko martxoaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaTerrassa2000ko abenduaren 14a (45 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakLangile autonomoa eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

Biografia

aldatu

Francisco Cano Consuegra ETAren biktima bat da, erakunde terroristak Terrassan 2000. urtearen abenduaren 14an hil zuena. Iturgintza-enpresa txiki bat zuen eta Alderdi Popularreko zinegotzia zen Viladecavalls udalerrian. Ezkonduta zegoen eta bi alaba zituen. Hil zutenean 45 urte zituen.[2]

Hilketa

aldatu

Gaztelugatxe edo Bartzelona komandoak Francisco Cano Consuegra hartu zuen helburu[3] eta berari buruzko informazioa bildu zuen internet eta prentsaren bitartez. Fernado García Jodrá eta Lierni Armendaritz González Langarika etakideek Francisco Cano zelatatu zuten bere etxean eta iturgintza-lantegian. 2000ko abenduaren 14an, Lierni Armendaritz eta García Jodrá Francisco Canoren etxera abiatu ziren.

Zinegotziak bere aparkalekuan utzi zuen Citroën C15 furgoneta 1:45ak aldera. Bihurkin bat erabiliz, Lierni Armendaritzek ibilgailuaren maletategiaren sarraila bortxatu zuen eta García Jodrák bonba-lapa bat jarri zuen, lehergailu kilo batekin. 2000ko abenduaren 14an, Francisco Cano Consuegra bere etxebizitzatik atera zen, 7:45etan, bere iturgintza-lantegira joateko.[4][5] Ibilgailua hartu eta Olesa eta Montserrat arteko errepidean geldialdi bat egin zuen, gosaria hartzeko. Ondoren, zinegotziak bere egunerokotasunarekin jarraitu zuen, bere ibilgailua gidatuz.[6] 10:50ak aldera, kotxeak eztanda egin zuen. Danbatekoa kilometro bateko distantzian entzun zen. Francisco Cano oso larri geratu zen[7]  eta kotxearen zatiak 30 metroko erradio batean sakabanatu ziren.[8]

Berehala Udaltzaingoa eta anbulantzia bertaratu ziren. Francisco Canok laguntza eskatzen zuen, burua eta sorbaldatik odola zeriolarik. Baina oraindik bizirik zegoen.[9] Mutua de Tarrasa ospitalera eraman zuten, egoera kritikoan, burezur-garuneko traumatismo batekin eta ipurmasailean eta bizkarraren beheko partean eta peritoneo inguruan leherketak eragindako zauri oso larriekin. Hemorragiak gelditzeko operazio baten ondoren, 13:45etan hil egin zen.

Gertakari hauen ondorioz, 2003an Lierni Armendaritz González Langarika, Fernando García Jodrá, Laura Riera eta Zigor Larredonda prozesatu zituzten[10] eta Auzitegi Nazionalaren Zigor-arloko Salaren Laugarren Atalak epaia eman zuen 2004ko azaroan. Lierni Armendaritz González Langarika eta Fernando García Jodrári 47 urteko zigorra ezarri zieten.[11] Laura Riera eta Zigor Larredonda, aldiz, absolbitu egin zituzten.[12]

Hilketa honen ondoren, ETAk ez zuen aldarrikapen zehatzik egin.

Erreferentziak

aldatu
  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .
  7. .
  8. .
  9. .
  10. .
  11. .
  12. .

Bibliografia

aldatu
  • (Gaztelaniaz) MERINO, A., CHAPA, A., Raíces de libertad, 2011. 217-223 orrialdeak. FPEV. 978-84-615-0648-4 ISBN