Erromatar zenbakera edo erromatar zenbakikuntza[1] erromatarrek garatu zuten zenbaki-sistema da. Zenbakiak idazteko hainbat letra larri erabiltzen dira. Gaur egun mendeak idazteko erabiltzen ditugu erromatar zenbakiak, eta baita, erloju analogiko askotan ere.

Zenbaki erromatarrak ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Sinbologia

aldatu

Erromatarrek, zenbakiak adierazteko, ondorengo letra hauek zerabiltzaten:

Erromatarra Hamartarra Oharra
I 1 Unus
V 5 Quinque. V X-aren goiko erdia da; etruskoan Λ.
X 10 Decem
L 50 Quinquaginta
C 100 Centum-en lehen hizkia.
D 500 Quingenti. D, Digammaren erdia litzateke Φ.
M 1.000 De Mille. Hasiera batean Digamma letra erabiltzen zuten.


Erromatarrek ez zuten 0 zenbakia ezagutzen, eta horretxegatik ez dago zenbaki hori adieraziko duen hizkirik.

Sinbolo ezarria ez duten zenbakiek, konposatuak sortzen dituzte. Hala nola, bi (2) esateko II edo ii zerabilten. Letra aglomerazio handiegiak ez sortzeko, honako jokoa egiten zuten, lau (4) IIII edo iiii izan beharrean, IV edo iv zerabilten. Balio gutxiagoko ikur bat, balio handiagoko baten aurrean jartzean, honen kenketa balitz moduan jokatzen da. Hala nola, IX bederatzi (9) da eta XL berrogei (40).

Erromatarra (letra larriz) Erromatarra (letra xehez) Esangura
II ii bi
III iii hiru
IV iv lau
VI vi sei
VII vii zazpi
VIII viii zortzi
IX ix bederatzi
XXXII xxxii hogeita hamabi
XLV xlv berrogeita bost


4.000 edo balio handiagoko zenbakiak adierazteko, zenbakiaren gainean marra horizontal bat jartzen da. Horrela, zenbakiak milakoak adierazten dituela esan nahi da.

Erromatarra Hamartarra Izendapena
V 5.000 bost mila
X 10.000 hamar mila
L 50.000 berrogeita hamar mila
C 100.000 ehun mila
D 500.000 bostehun mila
M 1.000.000 milioia

Erreferentziak

aldatu
  1. «Numeración» Labayru Hiztegia.

Kanpo estekak

aldatu