Elena Laka
Elena Laka Muñoz (Eibar, 1966ko otsailaren 23a) abokatu, gizarte-eragile eta hedabideetako iruzkingile euskalduna da. 2014. urtetik, Euskaltzaleen Topaguneko presidentea da. Abokatu bulegoa Eibarren dauka, eta bizilekua Bergaran.
Elena Laka | |||
---|---|---|---|
(2014) | |||
2014 - 2019 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Eibar, 1966ko otsailaren 23a (58 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Bizilekua | Bergara | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Kidetza | Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa |
Abokatutza
aldatuAbokatu bezala bere jardunak zuzenbide zibilaren eta penalaren inguruan eramaten ditu, baita judizioetan aholkua eta defentsa eramaten ere. Besteak beste, 2016an Eibarren euskaraz eginiko lehen epaiketa burutu ahal izan zuen.[1]
Kazetaritza
aldatuHedabideetan, ETBko Azpimarra saioan iruzkingile izan da,[2] eta baita Goienkaria aldizkarian zutabegile ere, besteak beste.[3]
Euskalgintza
aldatuEuskara elkarteen munduan aktibista eta partaide izan da, Eibarko Eta Kitto elkartean edo Bergarako Jardun Euskara Elkartean. 2014. urtean Topagunearen presidente hautatu zuten, eta Mikel Irizar ordezkatu zuen postu horretan.[4]
2018. urtean, Euskaraldiaren antolakuntzan aritu zen buru-belarri.[5][6]
« | Euskaraldia sekulako pausoa izan da euskalgintzarentzat eta herri honentzat: lurralde osoan egin da, elkarlanerako balio izan du, eta konfiantza sortu du. | » |
Musika
aldatuBergarako Musika Eskolan organoa jotzen ikasi zuen Aitor Olearen eskutik,[8] eta harrezkero bere presentzia ohikoa da instrumentu honen musika emanaldietan.[9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Eibarko epaitegian lehen aldiz agerraldia euskara hutsez» http://elenalaka.eus/ (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 3a).
- ↑ EITB. (2014/04/15). «Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea, "Azpimarra+" saioan» https://www.eitb.eus/ (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 3a).
- ↑ Goienkaria. «Elena Laka - Abokatua» Goiena (Bergara).
- ↑ (Ingelesez) «Elena Laka izango da Topagunearen presidente berria - Topagunea | Euskaltzaleen Topagunea» Topagunea 2014-04-05 (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Euskaraldia luce su ‘once’ titular para Euskal Herria. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «"Hiru gobernuek bakarrik, edo gizarte eragileek bakarrik, ezingo genuke hau antolatu"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Zubiak lekuko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
- ↑ «Elena Laka eta Leo Juaristi organo joleen emanaldia Azkoitian» https://goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
- ↑ «Musika Hilabetearen azken kontzertua izango da bihar parrokian. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
aldatu- Elena Laka abokatuen webgunea
- Izan eta Esan bloga