Ekin (garaikidea)
Ekin Euskal Herriko erakunde independentista, iraultzaile, nazional eta euskalduna izan zen, herri borroka sustatzen duen gizarte eragile moduan 1999ko azaroaren 6an sortutakoa. Koordinadora Abertzale Sozialistaren (KAS) ondorengotzat jotzen zuten analista batzuek.
Ekin (garaikidea) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1999ko azaroaren 6a |
Aurrekoak | Koordinadora Abertzale Sozialista |
- Artikulu hau gaur egungo Ekin taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ekin».
2000ko irailaren 13an "Lobo negro" izeneko polizia operazioa burutu zuten eta bertan 20 pertsona atxilotu zuten. Baltasar Garzón epaileak erakundeari leporatu zion kale borrokaren arduraduna izatea eta haren kideak "ETAren komisario politiko"tzat jo zituen.
2001eko apirilaren 4an Garzón-ek Ekinen ilegaltasuna adierazi zuen auto baten bidez, "ETAren menpeko zuzendarikidetza" leporatuz bi erakundeen arteko helburu komunekin batera. Urte horretako uztailaren 31an Ekinen 31 kide prozesatu zuen epaile horrek berak etakidea edo laguntzailea izateaz akusaturik. Halaber, Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenari eskatu zion Jose Antonio Urrutikoetxea eta Jon Salaberria legebiltzarkideak (Euskal Herritarrok) ikertzea, Ekinen "muin nazionala" delakoaren arduraduntzat jota.
Beranduago ETAren sarearen barruan egoteaz akusatuta egon zen erakundea, izan ere 2007ko abenduaren 19an Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAren "fronte politikoa" delakoaren erakundeak (KAS, Ekin eta Xaki) erakunde armatuaren "erraiak" edo "bihotza" zirela adierazi zuen, eta 52 akusatuetatik 46ri kartzelako 500 urte baino gehiagoko zigorra ezarri zien, horren ostean Auzitegi Gorenak eskaera leundu zuen arren.
Azkenik, 2010eko irailaren 14an Guardia Zibilak beste operazio bat egin zuen erakundearen ustezko zuzendaritzaren aurka eta beste 9 pertsona atxilotu zituen.
2011ko urriaren 1ean, ezker abertzalearen eztabaida estrategikoaren ondorengo testuinguruan, Ekin erakundea desegin zen.[1][2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ekin anuncia su decisión de autodisolverse tras concluir su proceso de reflexión. Gara (Noiz kontsultatua: 2011-10-1).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Ekin erakundeak bere desegitea iragarri du. eitb (Noiz kontsultatua: 2011-10-1).