Edward Jenner (Berkeley, Gloucestershire, 1749ko maiatzaren 17a - Berkeley, 1823ko urtarrilaren 26a) sendagile ingelesa izan zen. Immunologiaren aitatzat hartzen da. Txerto bat lehen aldiz ipini zuen, baztangaren aurkakoa, hain zuzen ere.

Edward Jenner

Bizitza
JaiotzaBerkeley1749ko maiatzaren 17a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaBerkeley1823ko urtarrilaren 26a (73 urte) (73 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaStephen Jenner
AmaSarah Head
Ezkontidea(k)Catherine Kingscote (en) Itzuli  (1788ko martxoaren 26a -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSt George's, University of London (en) Itzuli
Katharine Lady Berkeley's School (en) Itzuli
St Andrews Unibertsitatea
Cirencester Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)John Hunter (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua, naturalista eta biologoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Find a Grave: 12952210 Edit the value on Wikidata

Baztangaren aurkako txertoa

aldatu

Jennerrek baztangaren kontrako txertoa 1776an aurkitu zuen. Behiak maiz jezten zituztenek baztanga zabaltzen zen aldietan ez zirela gaixotzen ikusi zuen, eta behiek errapeetan izaten dituzten zarakarretan baztangaren eragilea agian zegoela oharturik, behi-jezleak baztangaren eragilea maiz ukitu izanak gaixotasun horren kontra sendotzen zituela ondorioztatu zuen. Voltairek egindako ikerketa baten arabera, garai hartan biztanleen % 60k baztanga pairatzen zuen eta % 20 gaixotasunagatik hiltzen zen.[1] Biztanleak gaixotasun horren kontra babesteko, zauritxo arin batzuk egin eta behien errapeetako zarakarretako isurkariz igurtzi zituen, baztangaren eragilea, ahuldurik, odolera zuzen irits zedin, eta era horretara, gaixoaldi arin baten ondoren, txerto hori egiten zitzaiona gaixotasun horri aurre egiteko gerturik geratzen zen.

Lehen txertoa behi errapeetako zarakarretatik egin zenez, hainbat hizkuntzatan txertoari esateko, latinezko vaccinae (behiarena) hitzetik eratorritako formak erabiltzen dira. Jennerrek asmatutako txertoaren metodoa mundu osoan zabaldu zen. An inquiry into the causes and effects of the variolae vaccinae (1798, "Baztangaren kontrako txertoaren arrazoiez eta ondorioez galdeketa") liburua idatzi zuen.

Metodo horren bidez, immunologiaren zientziaren oinarriak ezarri zituen Jennerrek. Haren txertoari esker, Europan baztanga desagertu zen. Handik urte batzuetara, Louis Pasteur frantses kimikariak (1822-1895) metodo bera erabili zuen, beste eritasun batzuen aurka.

Gizartearen aitortza

aldatu

E. Jenner Berkeleyra itzuli zen eta munduko hainbat lekutatik sariak jasotzen jarraitzen zuen. Maila globalean izandako aitortza ikusgarria izan zen. Jenner esker oneko gizona zen, autoritate ezberdinek egindako edozein sari edo aitortza aintzat hartzen zuelako.

Horrez gain, herrian errespetatua eta maitatua izan zen, gaixorik zeuden herritarren alde ahalegintzen jarraitzen zuelako. Gainera, herriko alkate aukeratu zuten, bertan geratzeko erabakiaren ondorioz. [2]

Literatura-lanak

aldatu

Olerki ugari idatzi zituen[3], izadiari zion miresmena nagusitzen delarik. Egun, txoriekiko ez ezik, landare eta loreak haztearekiko zuen zaletasuna ere nabarmentzen dira.

Argitalpen batzuk

aldatu
  • 1798 An Inquiry intro the Causes and Effects of the Variolæ Vaccinæ [4]
  • 1799 Further Observations on the Variolæ Vaccinæ, or Cow-Pox [5]
  • 1800 A Continuation of Facts and Observations relative to the Variolæ Vaccinæ 40 p [6]
  • 1801 The Origin of the Vaccine Inoculation [7]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu