Brive-la-Gaillarde

Frantziako udalerria

Brive-la-Gaillarde (bʁiv la ɡajaʁd ahoskatua; okzitanieraz: Briva la Galharda) Frantziako Corrèze departamenduko hiria da. Departamenduko hiririk handiena den arren, hiriburua Tulle da. Toponimoa galierazkoa da, izan ere, briva hitzak zubi esan nahi du.[1]

Brive-la-Gaillarde
Brive-la-Gaillarde
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
DepartamenduaCorrèze
BarrutiBrive-la-Gaillardeko barrutia
AlkateaPhilippe Nauche (mul) Itzuli
Izen ofizialaBrive-la-Gaillarde
Jatorrizko izenaBrive-la-Gaillarde
Posta kodea19100
Geografia
Koordenatuak45°09′32″N 1°31′59″E / 45.1589°N 1.5331°E / 45.1589; 1.5331
Map
Azalera48,59 km²
Altuera142 m, 102 m eta 315 m
MugakideakChasteaux, Cosnac, Jugeals-Nazareth, Lissac-sur-Couze, Noailles, Saint-Pantaléon-de-Larche, Ussac eta Malemort
Demografia
Biztanleria46.599 (2021eko urtarrilaren 1a)
689 (2020)
alt_left 25.041 (%53,7) (%46,9) 21.875 alt_right
Dentsitatea959 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLauf an der Pegnitz, Joliette, Sikasso, Guimarães, Reus, Dunstable eta Melitopol
brive.fr

Lemosin, Périgord eta Quercy antzinako probintziak batzen ziren tokian dago, arro emankor batean.[2] Corrèze ibaiak hiria zeharkatzen du.

Historia

aldatu

Lehenengo biztanleak XI. mende inguruan kokatu ziren arren, hiria askoz beranduago hasi zen hazten. V. mendetik aurrera, jatorrizko hiria garatzen hasi zen Saint-Martin-l'Espagnoli eskainitako eliza baten inguruan. XII. mendean zehar hiriaren inguruan harresiak eraiki zituzten, eta Ehun Urteko Gerran bigarren harresi bat eraiki zuten. Gotorleku hauek jada ez dira existitzen eta bulebarrak ordezkatu ditu.

1919ra arte udalerriak Brive izena zuen, urte hartan "Brive-la-Gaillarde" izena hartu zuelarik. "Gaillarde" hitzak (gaur egungo frantsesez oraindik ere erabilia) hiriaren izenean ausardia edo indarra esan nahi du, baina hiriko harresiak ere aipa ditzake. Brive bere jatorrizko mugetatik kanpo Malemort eta Ussacera hedatu zen.

Bigarren Mundu Gerran, Brive-la-Gaillarde Erresistentziako hiriburu izan zen, hainbat informazio sare klandestino eta erresistentzia mugimendu nagusien egoitza, tartean Armée secrète (euskaraz: «ezkutuko armada») eta Mouvements Unis de la Résistance (euskaraz: «Erresistentziako Mugimendu Batuak»).

Brive-la-Gaillarde 1944ko abuztuaren 15ean bere buruari askatu zuen Frantziako lehen hiria izan zen. Horregatik, hiriak 1939-1945 "Croix de guerre" domina jaso zuen.

Erdigunea merkataritza-gune bat da, batez ere, txikizkari dendak eta hainbat kafetegi dituena. Gainera, udaletxea, polizia-etxe nagusia eta Labenche museoa ditu. Kardinal zubia, Parisetik Tolosa Okzitaniara bidaiarientzako pasabidea zen zubia, nabarmena ere baita ere.

      Datu klimatikoak (Brive-la-Gaillarde (1987–2010 bataz bestekoak, 1987–egun muturrekoak))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.8 24.4 26.7 30.0 32.9 39.6 42.1 40.7 35.9 30.9 25.6 19.3 42.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.2 17.4 22.1 25.3 27.4 27.5 23.5 19.1 12.8 9.8 18.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.3 6.2 9.1 11.3 15.6 18.7 20.7 20.7 16.9 13.7 8.3 5.5 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.9 0.8 2.9 5.3 9.1 12.1 14.0 13.8 10.3 8.2 3.8 1.2 6.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.8 -16.4 -12.6 -5.4 -1.7 2.1 5.2 3.6 0.6 -5.6 -10.2 -13.4 -16.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 69.9 61.3 63.3 92.3 86.9 76.6 69.0 71.1 80.1 86.8 85.0 72.1 914.4
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 10.8 9.3 9.4 12.6 10.6 9.3 7.8 8.4 8.9 10.9 11.5 10.7 120.2
Eguzki orduak 91.1 113.3 169.6 177.5 215.1 241.1 256.3 241.3 200.3 137.4 85.2 79.5 2007.6
Iturria: Météo France[3]

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
5 847 5 762 7 608 6 801 8 031 8 843 8 350 8 382 8 889
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
9 384 9 854 10 389 10 765 11 920 14 182 15 707 16 803 18 111
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
19 496 20 636 21 486 21 711 24 049 26 718 29 074 33 501 36 088
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
40 175 46 561 51 828 51 511 49 765 49 141 - - -


Alkateak

aldatu

Brivetar ezagunak

aldatu

Hiri eta herri senidetuak

aldatu

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Frantsesez) Delamarre, Xavier. (2001). Dictionnaire de la langue gauloise. Paris: éditions Errance, 89-90 or. ISBN 978-2-87772-198-1..
  2. (Frantsesez) Mouret, Georges. «Esquisse géologique des environs de Brive» Bulletin de la Société scientifique, historique et archéologique de la Corrèze 1: 167-190..
  3. (Frantsesez) Météo France. Brive (19). in: Fiche Climatologique: Statistiques 1981–2010 et records..

Kanpo estekak

aldatu