Beltzuntze jauregia (Aiherra)
Aiherran dagoen gaztelua
Beltzuntze jauregia Aiherran (Nafarroa Beherea) dagoen gaztelua da. Beltzuntze familiak beste bi jauregi ere bazituen, baina uste da hau zela haien egoitza nagusia, nahiz eta askotan erabili zen muga-gaztelu modura eta, zenbait gatazketan, eraikin defentsibo modura.
Beltzuntze jauregia (Aiherra) | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Arberoa |
Udalerria | Aiherra |
Koordenatuak | 43°22′47″N 1°14′01″W / 43.379838°N 1.233535°W |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084558 |
- Artikulu hau Aiherrako jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beltzuntze (argipena)».
1450eko martxoaren 18an [1] Beltzuntze jauregian sinaturiko bake itunaren ondorioz, Lapurdi Frantziako erresumaren menpe geratu zen, eta herrialdean ingelesen eraginari amaiera eman zitzaion. Egun hartan, ordezkari lapurtarrek euren menekotasuna onartu zuten eta urrezko 2000 ezkutu ordaindu ostean –hamar bahituren atxikitzearen bidez bermaturik– euren pribilegioak mantendu ahal izan zituzten.
1992ko abuztuaren 12tik monumentu historiko izendapena du.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Veyrin, Philippe. (1975). Les Basques. Arthaud, 122 or. ISBN 2-7003-0038-6..
- ↑ Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Château de Belzunce. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Nafarroa Behereko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |