Bearna
Bearna (ingelesez Barna) Irlandako mendebaldeko Galway konderrian dagoen udalerri bat da. 2006ko erroldaren arabera 3.024 biztanle zituen.
Bearna Barna Bearna Barna | |
---|---|
herrixka | |
Kalea. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Lurralde Historikoa Konderria | Connacht Galwayko konderria |
Izen ofiziala | Bearna |
Jatorrizko izena | Bearna |
Posta kodea | G |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°15′N 9°09′W / 53.25°N 9.15°W |
Azalera | 1,89 km² |
Altuera | 7 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hizkuntza
aldatuBerez Bearna udalerria Galwayko konderriko Gaeltacht edo irlandera hiztunen eremua kokatzen da, baina azken deboraldian Galway hiriko jende asko bertara bizitzera joan denez, hiri hartako aldiria bilakatu da, hortaz orain arte udalerriko eguneroko bizitzan nagusi izan den irlandera hizkuntza ingelesaren eraginez alboratzea jasaten hasi da, honela nahiz eta erdigunean oraindik egunerokotasunean irlandera erabilia den, hizkuntza nagusia ingelesa bilakatu da, halere udalerriko mendebaldeko eta iparraldeko auzo eta landa eremuetan oraindik irlandera nagusi da.
Honela bada eta hizkuntz mugimendu eta aldaketa hauen ondorioz, jada Bearna dela Gaeltacht eta Connemara eskualdeko sarbidea edo atari nagusia esan liteke, eta ez orain arte aipatu ohi zen gisara, Galway hiria.
Auzoak
aldatuAzken denboraldi honetan Bearna udalerriko auzoen izenak ere ingelesera itzuliak izan dira, hona hemen haien izenak ingelesez eta jatorrizko irlanderazko izenak parentesi artean dituen zerrenda ikusgai:
- Forramoyle West (Na Foraí Maola Thiar)
- Forramoyle East (Na Foraí Maola Thoir)
- New Village (An Baile Nua)
- Leaclea (An Leac Liath)
- Seapoint (Rinn na Mara)
- Ahaglugger (Ath an Ghlugair)
- Truskey West (Troscaigh Thiar)
- Truskey East (Troscaigh Thoir)
- Freeport (An Chéibh)
- Ballard West (An Baile Ard Thiar)
- Ballard East (An Baile Ard Thoir)
- Lenarevagh (An Léana Riabhach)
- Knockaunnacarragh (An Cnocán Carrach)
Iruditegia
aldatu-
An Baile Ard auzoa.
-
Portua.
-
Eliza.
-
Golf zelaia.
Kanpo estekak
aldatu- Bearna golf elkartea (Ingelesez)
- Bearnako parrokia (Ingelesez)