Andre Mariaren eliza (Viana)
Andre Mariaren eliza Nafarroako Viana udalerriko herrigunean dagoen eliza bat da. XIII eta XIV. mendeen artean eraiki zen. Udalerriaren egoera ekonomiko onak tenpluan hobekuntza etengabeak burutzea ahalbideratu zuen, bai eta gaur egun bertan gordeak dauden objektu artistiko ugariren gauzatzea ere.
Andre Mariaren eliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Frantses bidea Nafarroan | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Viana |
Koordenatuak | 42°30′54″N 2°22′16″W / 42.515°N 2.371°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Maria |
Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
Arkitektura | |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000766 |
1931ko ekainaren 3an Nafarroako kultura ondasuna izendatua izan zen.
Eraikina
aldatuHegoadeko atarian Cesare Borgia ehortzia dago, eta manierismoaren apaindurez osatua da, tenpluaren kanpoaldeko interesgune nagusia delarik.
Lau zatiko hiru nabez osatutako eliza gotiko bat da, hormabular arteko kapera, triforio eta buru poligonal batez osatua eta gurutzadura gangez osatua. XIV. mendeko hiru arkiboltadun ataria du, besoetan haurtxoa duen Ama Birjina eta bi aingeruek gurtzen dituzten irudi bat ere badu.
-
Ataria.
-
Aldare nagusia.
-
Ama Birjina, besoetan haurtxoa duela.
-
Kanpoaldea.
-
Cesare Borgiaren ehorzketa-lekuan, plaka.
XVI. mendean zehar dorrea altxatu eta Epistolaren izkineko atari handia eraiki zen, 1549an Juan Goiatzek kontratatua. Ama Birjina nagusi den programa ikonografiko konplexu bat du, Kristoren bizitza, Elizako Aiten eta Ebangelizatzaileen batera.
XVII. eta XVIII. mendeetan girola gehitu eta areto kapitularra, sakristia eta San Joan Ramoren kapera gehitu zitzaizkion. Azkena, 1784-1787 artean Luis Paret y Alcázar margolari nabarmenak San Joan Batailatzailearen bizitzaren eszenekin apaindu zuen.
Bere aldare nagusia nabarmentzekoa da, XVII. mendearen erdialdera Pedro Margotedok diseinatu zuen eta apostuluek lagunduriko Ama Birjinaren eszenak irudikatzen dira.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |