Prayagraj
Prayagraj —2018 arte ofiziala izan zen Allahabad izenaz[1] ere ezaguna— Indiako iparraldeko hiri bat da, Uttar Pradesh estatuko hegoaldean dagoena, Ganges eta Iamuna ibaiek bat egiten duten lekuan. Ia sei milioi biztanle ditu. Trenbideak hiria zeharkatzen du.
Prayagraj प्रयागराज | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | India |
Estatua | Uttar Pradesh |
Izen ofiziala | प्रयागराज Prayagraj |
Jatorrizko izena | प्रयागराज |
Posta kodea | 211001 |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°27′N 81°51′E / 25.45°N 81.85°E |
Azalera | 5.424 km² |
Altuera | 98 |
Demografia | |
Biztanleria | 5.954.391 |
Dentsitatea | 72.615 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 0532 |
Ordu eremua | UTC+05:30 |
Hiri senidetuak | Zacatecas |
https://prayagraj.nic.in/ |
Gaur egungo hiria antzinako Praiag hiri sakratuaren kokalekuan eraikita dago: hamabi urtetik behin Kumbhamela jaialdi hindua egiten dute Allahabad hirian.
Allahabad Mogol Inperioko Akbar enperadoreak sortu zuen 1583. urtean: al-Ilhahabad izena ipini zion.
XX. mendearen hasieran, Britainiar Inperiokoa zenean, hirian zegoen Allahabad Unibertsitatea oso ospetsua zen, "Ekialdeko Oxford" esaten zioten.
Klima
aldatuPrayagrajen klima subtropikal hezea daukate, India iparraldeko lautadetako beste hirien antzera. Urteko batezbesteko tenperatura 26,1 °C-koa da. Hiru urtaro dituzte: uda lehor eta beroak, negu hotz lehorrak, eta montzoi hezeak.
Datu klimatikoak (Prayagraj) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 28.8 | 35.5 | 42.3 | 44.9 | 47.1 | 48.6 | 44.3 | 42.5 | 38.3 | 38.2 | 35.0 | 31.1 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 23.6 | 27.2 | 33.6 | 39.4 | 42.3 | 40.1 | 34.1 | 32.7 | 33.2 | 33.1 | 29.7 | 24.8 | 32.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8.7 | 11.2 | 16.5 | 22.5 | 26.7 | 28.5 | 26.4 | 25.7 | 24.7 | 20.5 | 13.8 | 9.3 | 19.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 1.8 | 1.0 | 7.1 | 14.4 | 18.8 | 20.8 | 18.6 | 22.1 | 19.4 | 12.7 | 5.9 | 2.2 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 19.2 | 15.6 | 9.2 | 5.7 | 9.9 | 85.4 | 300.1 | 307.6 | 189.8 | 40.1 | 11.7 | 3.4 | 1017.7 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 2.0 | 2.6 | 1.0 | 1.2 | 2.0 | 5.7 | 16.3 | 13.2 | 10.7 | 2.1 | 0.6 | 1.1 | 58.5 |
Eguzki orduak | 224.9 | 244.2 | 263.2 | 274.1 | 292.3 | 206.4 | 143.3 | 180.6 | 184.3 | 259.7 | 256.7 | 244.0 | 2773.7 |
Hezetasuna (%) | 69 | 57 | 39 | 29 | 33 | 50 | 77 | 81 | 78 | 67 | 61 | 68 | 59.1 |
Iturria (1): Indian Meteorological Department,[2] NOAA (1971–1990)[3] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory[4] |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «UP Government Issues Notification Renaming Allahabad To Prayagraj» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
- ↑ Weather Report & Forecast. India Meteorological Department (Noiz kontsultatua: 24 September 2012).
- ↑ Allahabad Climate Normals 1971–1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: 22 December 2012).
- ↑ Climatological Information for Allahabad. Hong Kong Observatory (Noiz kontsultatua: 25 September 2012).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |