Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa
Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa (ingelesez: Economic Community of West African States, ECOWAS) mendebaldeko Afrikako nazioz haraindiko erakundea da, elkarte kideen artean ekonomia, gizarte eta kultura garapena areagotzea helburu duena.
Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Economic Community of West African States, Communauté économique des États de l’Afrique de l’Ouest eta Comunidade Económica dos Estados da África Ocidental |
Izen laburra | ECOWAS, CEDEAO, CEDEAO, CEDEAO, ЭКОВАС, ЕКОВАС, 西共体, 西共體, EKOŜ eta EKOWAS |
Mota | Regional Economic Communities (en) eta gobernu arteko erakundea |
Agintea | |
Lehendakaria | Bola Tinubu |
Idazkari orokorra | Omar Touray (en) |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1975eko maiatzaren 28a |
webgune ofiziala |
1975eko maiatzaren 28an sortu zuen Lagosko Itunak, eta 1977. urtean hasi zen lanean. ECOWAS erakundeak Lagosen du idazkaritza, Nigerian. Sortu zen une beretik merkataritza askatasuna eta ondasun, zerbitzu eta langileen batetik besterako oztopoen gutxitzea sustatu ditu. Halaber, eskualdeen arteko komunikazio eta garraioen hobekuntza bultzatu ditu. Arlo militarrean nabarmentzekoa da 1990eko hamarkadan erakundeak bete zuen papera, ECOMOG armadaren sorkuntzan bereziki gauzatu zena. Hala, aipagarria da Liberiak 1993 eta 1994. urteetan bizi izan zuen gerra zibilean bake prozesua bultzatzeko armada horrek izan zuen eragina.
Nigerrek, Malik eta Burkina Fasok erakundea 2024ko urtarrilaren 28an utziko dutela jakinarazi dute, ECOWAS sortu zenetik aurrekaririk gabeko gertakaria, bereziki erakundearen laguntza falta salatu eta terrorismoaren aurrean eta haren menpe egotea leporatuta. atzerriko potentzien eragina.
Herrialde kideak
aldatu Benin
Burkina Faso
Cabo Verde
Boli Kosta
Gambia
Ghana
Ginea
Ginea Bissau
Liberia
Mali
Niger
Nigeria
Senegal
Sierra Leona
Togo
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) (Ingelesez) Webgune ofiziala