Ziza mingots
Ziza mingotsa (Tricholoma acerbum) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1] Zenbaiten ustez, mingotsa delako (ez da desagertzen , ezta luzaroan egosita ere) eta babestu beharreko espeziea delako, ez da kontsumorako egokia. Beste batzuek diote kontsumitu daitekeela, nahiz eta kalitate eskasekoa izan, soilik garnizio gisa dela gomendagarria.
Ziza mingotsa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Kaltebera (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tricholoma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tricholoma acerbum Quél., 1872 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus acerbus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 7 eta 12 cm arteko diametrokoa, haragitsua, hasieran ganbil-biribildua, trinkoa, irmoa, okre zurbila edo zuri-horixka, ilunagoa erdian, ertza mehea, hasieran oso bildua, gero zabaldua eta ildaskatua.
Orriak: Estu, itsatsiak edo apur bat eskotatuak, zurixkak, zuri-kremak edo zuri-horixka kolorekoak, lehoi-herdoil kolorez zikintzen dira ukitzean.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Betea, zilindrikoa, motza eta lodia, zurixka edo zuri-okrea, goialdean maluta txiki zurixkak ditu, pixkanaka horirantz biratzen direnak.
Haragia: Zuria, sendoa edo urtsua, ia usaingabea eta zapore mingotsekoa, [2]
Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Acerbum epitetoa bere haragiaren zaporeagatik da.
Jangarritasuna
aldatuErdipurdiko jangarria, egosi eta egositako ura bota ondoren.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuKapelaren ertz ildaskatuagatik, oinaren goialdean dituen maluta zurixkengatik eta haragiaren zapore mingots bereziagatik, espezie hau erraz ezagutzen da.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkeneko espeziea, hostozabal basoetan irteten du.[5]
Banaketa eremua
aldatuIngalaterra Berria, Mendebaldeko Europa eta Japonia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 199 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 590 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 322 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 255 or. ISBN 84-87997-86-4..