The Man from Laramie
The Man from Laramie (euskaraz Laramieko Gizona) 1955eko Anthony Mann estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Bertan, James Stewart, Arthur Kennedy, Donald Crisp eta Cathy O'Donnell aktoreek antzeztu zuten.
The Man from Laramie | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1956 |
Izenburua | The Man from Laramie |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna, lan literario batean oinarritutako filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Mexiko Berria |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Anthony Mann |
Gidoigilea(k) | Philip Yordan |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | William Goetz (en) |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Edizioa | William Lyon (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | George Duning |
Argazki-zuzendaria | Charles Lang |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko Berria |
Filma hau Thomas T. Flynn idazlearen izen berdineko eleberrian oinarritua dago, 1954an The Saturday Evening Post egunkarian argitaratu eta 1955ean eleberri gisa argitaratu zelarik. Pasaia zabalen eszenak filmatzeko CinemaScope sistema erabili zuen lehenbiziko western filmeetakoa izan zen, gainerako filma osoa Technicolor sisteman filmatua dagoelarik.
Argumentua
aldatuMendebalde Urruna. AEBetako gudarosteko kapitain bat (James Stewart) merkatariaren papera antzeztu eta bere anaia hil zuten apatxeei errifleak nork saldu zizkien jakiteko Mexikora joango da, susmagarrien artean lurjabe bat (Donald Crisp), haren seme harroputza (Alex Nicol) eta arrantxoko arduraduna (Arthur Kennedy) daudelarik.
Aktoreak
aldatu- James Stewart: Will Lockhart.
- Donald Crisp: Alec Waggoman.
- Alex Nicol: Dave Waggoman.
- Arthur Kennedy: Vic Hansbro.
- Cathy O'Donell: Barbara Waggoman.
- Aline MacMahon: Kate Canady.
- Wallace Ford: Charley O'Leary.