Super Prestige Pernod
Txirrindularitza txapelketa
Super Prestige Pernod edo challenge Pernod txirrindularitza sailkapena izan zen, denboraldi amaieran lasterketa handienetan txirrindulari erregularrenak saritzen zituena (txirrindularitza denboraldi osoan ematen ziren puntuak). Challenge Desgrange-Colomboaren oinordekoa izan zen.
Oro har, txallengea hiru kategoriatan banaturik zegoen :
- Super Prestige Pernod, denboraldiko txirrindularirik onena saritzen zuena (praktikan, munduko txapelketa puntuagarria zen).
- Prestige Pernod, Frantziako txirrindularirik onenaren saria.
- Pernod Promozioa, 25 urtetik beherako txirrindulari frantziar onenaren saria.
Historia
aldatu- 1958an, Jacques Couvratek, Inter-régie enpresako publizistak, garaikur bat sortu zuen, urteko txirrindulari frantziar onena saritzeko: “Prestige Pernod”. Orduko “Challenge Sedis”ekin (Challenge Yellow ere deitua) lehian aritzeko. (Sedis txallengea, 1931tik 1982ra denboraldiko txirrindulari frantziar onena saritzeko sortu zen).
- Hurrengo urtean, bi kategoria gehitu ziren: Super Prestige Pernod eta Promotion Pernod. Super Prestigea, orduan, Munduko Txapelketa ofiziosoa bihurtu zen, errepideko txirrindularitza profesionalean.
- 1983an, beste kategoria bat sortu zen: Promotion Internationale.
- 1984an, “Promotion” eta “Promotion Internationale” kategoriak desagertu eta Super Promotion (nazioartekoa) sortu zen.
- 1985ean, Emakumezkoen Super Prestige Pernod sortu zen.
- 1987an Frantziako lege baten ondorioz, alkoholaren iragarkiak debekatzen zuena, Pernod konpainiak txallengea babesteari utzi behar izan zion.
- 1989an, UCIk Munduko Kopa sailkapena (urteko puntuka) antolatu zuen, lehen saritua Sean Kelly irlandarra lehenbiziko garailea izan zelarik.
Lasterketak
aldatuSuper Prestige Pernodaren historian zehar, honako lasterketa hauek puntuagarriak izan ziren:
Laterketa | Lekua | Lasterketa mota | Urteak | SPPan izandako edizioak |
---|---|---|---|---|
Amstel Gold Race | NED | Egun bakarrekoa | 1976–1987 | 10 |
Bordele-Paris | FRA | Egun bakarrekoa | 1959–1970, 1973–1987 | 27 |
Campaniako Giroa | ITA | Egun bakarrekoa | 1962 | 1 |
Circuit du Provençal | FRA | Etapakakoa | 1965 | 1 |
Clásico RCN | COL | Etapakakoa | 1986–1987 | 2 |
Coors Classic | USA | Etapakakoa | 1986–1987 | 2 |
Dauphiné Libéré | FRA | Etapakakoa | 1959–1966, 1969–1974, 1976–1987 | 26 |
Donostiako Klasika | EH | Egun bakarrekoa | 1987 | 1 |
Dunkerqueko Lau Egunak | FRA | Etapakakoa | 1961–1962, 1967–1987 | 23 |
Genoa–Niza | ITA/ FRA | Egun bakarrekoa | 1961–1962 | 2 |
Gante-Wevelgem | BEL | Egun bakarrekoa | 1979–1987 | 9 |
Italiako Giroa | ITA | Etapakakoa | 1961–1987 | 27 |
Lombardiako Giroa | ITA | Egun bakarrekoa | 1960–1987 | 28 |
Fourmiesko Sari Nagusia | FRA | Egun bakarrekoa | 1979 | 1 |
Nazioen Sari Nagusia | FRA | Banakako erlojupekoa | 1959–1987 | 29 |
Midi Libreren Sari Nagusia | FRA | Etapakakoa | 1961, 1966–1967, 1969–1974, 1976–1987 | 21 |
Grand Prix du Parisien | FRA | Taldekako erlojupekoa | 1963–1965 | 3 |
Stan Ockers Sari Nagusia | FRA | Egun bakarrekoa | 1959–1960, 1962–1963 | 4 |
Flèche Wallonne | BEL | Egun bakarrekoa | 1961–1970, 1972, 1974, 1976–1987 | 24 |
Liège–Bastogne–Liège | BEL | Egun bakarrekoa | 1960, 1965–1969, 1971, 1973, 1975–1987 | 21 |
Milan-San Remo | ITA | Egun bakarrekoa | 1960–1987 | 28 |
Milan-Turin | ITA | Egun bakarrekoa | 1979 | 1 |
Omloop Het Volk | BEL | Egun bakarrekoa | 1983–1987 | 5 |
Paris-Brusela | FRA/ BEL | Egun bakarrekoa | 1959–1966, 1975–1978, 1981–1984, 1986–1987 | 18 |
Paris-Luxenburgo | FRA/ LUX | Etapakakoa | 1964–1970 | 7 |
Paris-Niza | FRA | Etapakakoa | 1960, 1963–1987 | 26 |
Paris-Roubaix | FRA | Egun bakarrekoa | 1959–1987 | 29 |
Paris-Tours | FRA | Egun bakarrekoa | 1959–1987 | 29 |
Rund um den Henninger Turm | GER | Egun bakarrekoa | 1968–1974, 1977–1987 | 18 |
Setmana Catalana | CAT | Etapakakoa | 1972–1974, 1976, 1978 | 5 |
Tirreno-Adriatiko | ITA | Etapakakoa | 1980–1987 | 8 |
Frantziako Tourra | FRA | Etapakakoa | 1959–1987 | 29 |
Etorkizuneko Tourra | FRA | Etapakakoa | 1982–1987 | 6 |
Tour de l'Ouest | FRA | Etapakakoa | 1959 | 1 |
Tour de la Nouvelle-France | CAN | Etapakakoa | 1972–1973 | 2 |
Romandiako Tourra | SUI | Etapakakoa | 1961–1962, 1974–1987 | 16 |
Suitzako Itzulia | SUI | Etapakakoa | 1974–1975, 1977–1987 | 13 |
Flandriako Tourra | BEL | Egun bakarrekoa | 1960–1987 | 28 |
Irlandako Itzulia | IRL | Etapakakoa | 1987 | 1 |
Tre Valli Varesine | ITA | Egun bakarrekoa | 1961 | 1 |
Munduko errepideko txapelketa | - | Egun bakarrekoa | 1959–1987 | 29 |
Volta a Catalunya | CAT | Etapakakoa | 1975, 1977, 1985–1987 | 5 |
Kolonbiako Itzulia | COL | Etapakakoa | 1986–1987 | 2 |
Espainiako Vuelta | ESP | Etapakakoa | 1961–1987 | 27 |
Züri-Metzgete | SUI | Egun bakarrekoa | 1975, 1979–1982, 1984–1987 | 9 |
Palmaresa
aldatuSuper Prestige Pernod
aldatuPrestige eta Promotion Pernod
aldatuEmakumezkoen Super Prestige Pernod
aldatuAnnée | Lauréate |
---|---|
1985 | FRA Jeannie Longo |
1986 | FRA Jeannie Longo |
1987 | FRA Jeannie Longo |