Pikto
Piktoak[1] Erromatar Inperio garaitik X. mendera arte Eskoziaren ipar eta erdialdean bizi ziren tribuen konfederazioa zen (Forth eta Clyde-ren iparraldera). Kaledoniar eta beste tribu batzuen ondorengo zuzenak ziren eta erromatar historialariek jadanik aipatuak zituzten, Ptolomeoren mapan ere agertzen zirelarik. X. mende inguruan Pictia edo Pictavia (ingelesez: Pictland) Albako (Eskozia) erresuman bilakatu zen, honekin batera piktoak Albannach edo eskoziar bilakatu zirelarik.
Hizkuntza
aldatuPiktoen hizkuntza ez da guregana heldu. Haren erakusgarri bakarrak dira toki izenak, monumentuetan aurkitutako pertsonen izenak eta aipamen garaikideak. Toki eta pertsonen izenen aztarnek iradokitzen dute piktoek zelta hizkuntza batean hitz egiten zutela, britoniar hizkuntzekin erlazionatua; hizkuntza horri piktoera deritzo.[2] Argudiatu da hainbat inskripziotan ageri den hizkuntza ez dela zelta, eta, horregatik, lur horretan zeltak ez ziren hizkuntzak ere bazirela.[3]
Toki izenek pentsarazten digute Eskozian kolonia piktoak bazirela garai historikoetan. Aber-, Lhan- eta Pit- aurrizkiek markatzen dute lehen piktoak han bizi zirela, esate baterako: Aberdeen, Lhanbryde, Pitmedden, Pittodrie etab.[4] "Pit-" aurrizkiak (zatia, eskualdea) ikusteko izan lezake aurreko eskualdeekin.
Orobat, toki izenek erakusten dute Irlandako gaelera hedatu zela piktoen lurraldearen barruan. Atholl hitza, «Irlanda Berria» esan nahi duena, VIII. menderako dago dokumentaturik. Beste toki izen batzuek ere Irlandako gaeleraz mintzatzen zirenen eragina edo kolonizazioa iradokitzen dute.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
- ↑ Forsyth, Language in Pictland, Price "Pictish", Taylor, "Place names", Watson, Celtic Place Names.
- ↑ Jackson, "The Language of the Picts", Forsyth-ek eztabaidatua: Language in Pictland.
- ↑ Oro har toki-izenen inguruan gehiago jakiteko, ikus Watson, Celtic Place Names; Nicolaisen, Scottish Place Names, pp 156–246.
- ↑ Watson, Celtic Place Names, pp. 225–233.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu