Jonas Edward Salk (New York, AEB, 1914ko urriaren 28a - La Jolla, Kalifornia, AEB, 1995eko ekainaren 23a) estatubatuar sendagilea izan zen.[1]

Jonas Salk

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJonas Salk
JaiotzaNew York1914ko urriaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
HeriotzaLa Jolla1995eko ekainaren 23a (80 urte)
Hobiratze lekuaLos Angeles
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Françoise Gilot  (1970 -  1995eko ekainaren 23a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea
New York University School of Medicine (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitatea
City College of New York (en) Itzuli
Fanny Edel Falk Laboratory School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaThomas Francis, Jr. (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Robert Lanza (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, biologoa, epidemiologoa, asmatzailea, birologoa eta immunologoa
Enplegatzailea(k)Pittsburgheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Phi Beta Kappa Elkartea
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra

Find a Grave: 3800 Edit the value on Wikidata

Poliomielitisaren kontrako txerto benetan eraginkorra lortu zuen lehena izan zen. Txertoa ez patentatzea erabaki zuen banaketa globala maximizatzeko, diru-irabazirik ez bilatzea aukeratu zuen eta gaixotasunari ahalik eta modurik eraginkorrenean aurre egitearen alde egin zuen.

Biografia

aldatu

New Yorkeko Unibertsitatean ikasi zuen medikuntza eta han egin zen doktore 1939an. New Yorkeko ospitale batean lan egin zuen 1940an, Michigango Unibertsitatean 1942an eta Pittsburgheko Unibertsitatean 1947an (birologia-laborategiko zuzendari izan zen bertan).

1963an La Jollako (Kalifornia) Ikerketa Biologikoen Institutua (gerora Salk institutua izango zena) sortu zuen eta bertako zuzendari izan zen. Salken ikerketak txertoak lortzera bideratuak izan ziren batez ere, gripearen kontrakoak lehenbizi, eta poliomielitisaren kontrakoa gero. 1952an Salk txertoa lortu zuen, birus hilekin; txerto hura kasuen % 80-90ari aurre egiteko gauza zela frogatu ahal izan zuen. Lorpen hori zela-eta, Estatu Batuetako gobernuak Askatasunaren Domina eman zion 1977an. Ohorezko Legioa (1955), Lasker saria (1956) eta Robert Koch domina (1963) ere eman zizkioten, besteak beste.

Azken urteetan, HIESaren kontrako txertoa bilatzen saiatu zen Salk.

Idatzi zituen lanen artean aipatzekoa da Anatomy of Reality (1983, Errealitatearen anatomia).

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jonas Salk  
  1. (Ingelesez) «About Jonas Salk» Salk Institute for Biological Studies (Noiz kontsultatua: 2021-11-24).