Taxonomia maila nagusiak
(tarteko mailak ez dira ageri)

Taxonomia biologikoan, familia (latinetik: familia, plurala familiae) organismoen sailkapenaren maila taxonomiko bat da. Maila hau ordenaren eta generoaren artean dago.

Azpifamilia, biologian, sailkapen biologikoaren unitatea da. Azpifamilia familiaren azpian dago.

Kontzeptuaren historia

aldatu

Familia, maila taxonomiko gisa, asmakizun aski berria da. Terminoa Pierre Magnol botanikari frantziarrak erabili zuen lehen aldiz 1689an, Prodromus historiae generalis plantarum, in quo familiae plantarum per tabulas disponuntur lanean. Bere sailkapenean onartu zituen hirurogeita hamasei landare-taldeei familia deitu zien. Maila taxonomikoen kontzeptua oraindik jaiotzeke zegoen, eta Prodromus-aren hitzaurrean Magnolek bere familiak genero handiagoetan batu behar zirela esan zuen.

XX. mendearen hasieratik, terminoa modu zehatzagoan erabili da. Kategoria honen erabilera eta izenen amaierak nomeklatura botanikoaren eta nomenklatura zoologikoaren nazioarteko kodeetan zehaztu da:

  • Botanikan -aceae amaiera erabiltzen da izen zientifikoan, eta euskaraz -azeoak (esaterako Asteraceae, asterazeoak), nahiz eta, zenbait kasutan, salbuespenak dauden eta izen tradizionalak erabiltzen diren.
  • Zoologian -idae amaiera erabiltzen da izen zientifikoan, eta euskaraz -idoak (esaterako Felidae, felidoak).

Kanpo estekak

aldatu