Arabako Errioxako Korrika
Arabako Errioxako Korrika edo Vianako eta Arabako Errioxako Korrika, Arabako Errioxako kuadrillan antolaturiko ekitaldia da, Korrika bertatik pasatzen ez denean burutzen dena. 2013an izan zuen lehenengo ekitaldia, 2017an bigarrena eta 2022an berriz egin zen.[1][2]
Historia
aldatuAEK-k Korrikaren ibilbidean Arabako Errioxa bazterrean utzi zueneko suminduratik hasi zen egiten protesta gisa[1][3] eta 2013ko eta 2017ko ekitaldiak oso arrakastatsuak izan ziren. Ildo honetan, adierazgarria da 2017ko Arabako Errioxako Korrikaren leloa; Denok. Eta esaldi gehigarri bat ere bazuen;Txikien artean txikiak baina...izan bagara.[4] Hirugarren ediziorako harremanak hobeak izan ziren[1] eta Korrikaren sustengua izan zuen Arabako Errioxako Korrikak.[5]
Ibilbidea
aldatuEskualdeko bi muturretatik hasten da, mendebaldean Bastidatik eta ekialdean Viana herri nafarretik (Arabako Errioxarekin mugan). Adar biek Guardian egiten dute bat eta hegoalderantz jotzen dute batera. 2013an Ziekon amaitu zen[3] eta 2017an Lapuebla de Labarcan.[4] Hirugarren edizioak Guardian izango zuen amaiera.
Arabar Errioxako Korrikak eskualdeko herri guztiak zeharkatzen ditu eta Korrika ofiziala ospatzen den aldi berean izaten da, lehenengo asteburuko larunbatean.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Komunitatea, Arabarerrioxa. (2022-02-08). «📌 Rioja Alavesa correrá su propia Korrika a favor del euskera uniendo Viana y Labastida con un final de fiesta en Laguardia» Arabar Errioxa (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ «Apirilaren 9an bizi izandakoen printzak - Arabako errioxa» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Estibaliz. «Arabar Errioxako Korrika, heldu eta nagusitu» arabakoerrioxa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «La Arabar Errioxako Korrika anima a dos mil participantes» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ «Errioxako korrika 2022» korrika.errioxa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
- ↑ «Arabako Errioxan Korrika alternatiboa egin dute» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).